Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Milioi bat euro giza eskubideen aldeko proiektuetarako eta indarkeria deslegitimatzeko proiektuetarako. (2011-03-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 22

Gobernu Kontseiluak Justizia eta Herri-administrazioko Sailak emandako bi agindu onartu ditu, alde batetik, gizartearen aldeko elkarteetarako eta mugimenduetarako eta, beste alde batetik, udalerri eta tokiko erakundeetarako dirulaguntzak emateko, Euskadin giza eskubideen eta elkarbizitza demokratikoaren alde jarduteko eta indarkeria deslegitimatzeko proiektuen alde.

Agindu hauek milioi bat euroko zuzkidura daukate 2011. urteko ekitaldirako: 660.000 milioi euro gizartearen aldeko elkarte eta mugimenduei emateko (2010. urtean bezainbat) eta 340.000 euro udalerri eta tokiko erakundeei emateko (40.000 euro gehiago 2010ean baino).

Halaber, 2011n memoria historikoa (1936-1977) errekuperatzeko jarduera eta ekintzak burutzeko dirulaguntzen deialdia egiteko agindua ere ontzat eman du Gobernu Kontseiluak, eta 125.000 euro jarriko ditu laguntzetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan