Eu

Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioei baimen administratiboa emateko prozeduren dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko maiatzak 08

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak xedapen orokor bat prestatuko du, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioei baimen administratiboa emateko prozeduren inguruan gaur egun indarrean dagoen araudia autonomikoa eguneratu eta arau-esparru berrira egokitzeko, eta, balitekeen neurrian, prozedura horiek arintzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau