Eu

Euskadiko 36 enpresa ari dira parte hartzen Fenavin azokan, ardoaren erreferentziako azokan, nazioarteko salmentak handitzeko helburuarekin

2019.eko maiatzak 08

• Bi urtez behin egiten den azoka hau Ciudad Realen egingo da, maiatzaren 6tik 9ra bitartean, eta Eusko Jaurlaritzatik Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterola joan dira bertara.

• Bereziki profesionalei zuzendutako azoka da, eta sektoreko erosle profesional ugari erakartzen ditu.

Fenavin ardoaren erreferentziako azoka da Espainian, eta Ciudad Realeko azoka pabiloian egiten ari da, non Euskadiko 36 upategi parte hartzen ari diren. Ekintzan, Arabako Errioxako upategiak eta Euskadiko Txakolinaren hiru Jatorri Izendapenetakoak (Araba, Bizkaia eta Getaria) ari dira parte hartzen nagusiki, Espainiako eta nazioarteko ardogintzaren industrian komertzializazioa eta salmentak areagotzeko.

FENAVIN ardogintzaren industriako profesionalei zuzenduta dago, eta oso azoka interesgarria da upategi mota guztientzat, bai atzerrian inportatzaile bat dutenentzat, bai kontakturik ez dutenentzat, bisitari gehienak atzerritarrak baitira jatorriz. Bereziki profesionalei zuzendutako azoka da, eta sektoreko erosle profesional ugari erakartzen ditu. Gainera, atzerriko erosleekin hitzorduak finkatzeko aukera ematen du azokak, eta, horrela, azokaren hiru egunetan bileren agenda bat itxi daiteke.

FENAVIN, definizioz, Espainiako eta nazioarteko ardogintzaren sektorearen negozioa bultzatzeko tresna da, etengabeko hobekuntza bultzatuta eskaintzaren eta eskariaren artean topagune zabala egoten lagunduko duten lan sistema pragmatiko eta eraginkorrekin negozioa egiteko. 2017an, 1.361 upategik parte hartu zuten azokan, eta 52.000 bisitari egon ziren bertan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan, Euskadi Basque Country markaren pean talde moduan parte hartzen ari diren euskal enpresa horien asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioaren laguntzarekin.

Besteak beste, ekitaldira joan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendaria.

Fenavinen Euskadi Basque Countryren standean dauden enpresak edo erakundeak:

Arabako Errioxa

Euskadiko Upategien Elkartea
Amador Garcia upategiak
Baigorri upategiak
Bihilar upategiak
Covila upategiak
La Marquesa-Valserrano upategiak
Heredad de Aduna upategiak
Javier San Pedro Ortega upategiak
Loli Casado upategiak
Luis Alegre upategiak
Valdemar upategiak
Vallobera upategiak
Casado Morales Upategiak eta Mahastiak
Zintzo upategiak
Eguren Ugarte upategiak
Fincas de la Rica upategiak
Garcia de Olano upategiak
Maisulan upategiak
Muriel Wines upategiak
Ostatu upategiak
Pujanza upategiak
Señorio de Arana upategiak

Arabako Txakolina

Artomaña txakolina
Astobiza
Bat gara-Goianea txakolina

Bizkaiko Txakolina

Bodega Berroja txakolina

Getariako Txakolina

Txakoli Rezabal upategia
Gaintza txakolina
Gañeta txakolina
Hika Txakolindegia
Hiruzta txakolina
Agerre txakolina
Olatu txakolina
Txomin Etxaniz

Barañano bermuta

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak