Eu

Europaren Egunean, Beatriz Artolazabalek “enplegurako eta gizarte-zerbitzuetarako Batasuna” proposatu du

2019.eko maiatzak 08

 

  • Bihar, osteguna, maiatzaren 9a, Europaren Eguna
  • “Europaren erronka handiak, Batasun gisa eratzeko: enplegura jotzeko aukera eta gizarte-zerbitzu eraginkorrak kudeatzea bertako herritar guztientzat”

VG 2019 05 08

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Europak bizi duen aldaketa ez da industria-eraldaketa hutsa, eta aldaketa horren emaitza positiboak lortu behar dira; izan ere, teknologian, robotikan, automatizazioan, adimen artifizialean eta konektibitatean aurrera egiten ari gara eta planetaren jasangarritasun argia behar dugu eta, horretarako, energia aurreztu eta klima-aldaketa kudeatu. Enplegurako eta gizarte-zerbitzuetarako Europa da”.

 

Maiatzaren 9a Europaren Eguna dela aintzat hartuta, Artolazabalek honako hau esan du: “herrialdeek eta estatuek, Europako gizarte osoak, arreta berezia eskaini behar diete enpleguaren erronkei, gazte-emantzipazioari, berdintasun-politikei, soldata-arrailaren aurkako borrokari eta emakumea industrian eta karrera teknologikoetan sartzeari, eta gure gizartearen ahalik eta kohesiorik handiena ekarriko duen gizarte-ekintzari. Horretan, herrialdeok eta eskualdeok, Euskadik besteak beste, asko dugu esateko eta ekartzeko”.

 

Bihar, ostegunean, Europar Batasunak 62 urte beteko ditu. “Hasieran lankidetza ekonomikoaren ituna izan zena orain Europa berriaren proiektu bilakatu da, printzipio sozial eta humanistetan oinarrituta. Zorionez, 28 estatu, herrialde eta eskualde batzeko prozesu hori modu baketsuan egiten da, eta, duela mende bat baino pixka bat gehiago, ekimen horiek eragiketa militar odoltsuen bidez lortzen saiatzen ziren. Jakina, denbora behar du horrek: 508 milioi herritar gara, bakoitzak identitate-egoera bat bizi du eta guztiek ez dituzte interes berak”, esan du Artolazabalek.  

 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera: “Batasunak Britainiako gizartearen zati batek hura uzteko ahaleginaren ondorioz bizi duen krisia edo gizarte-antolamendua, planetaren jasangarritasuna edo pertsonen jatorria zalantzan jartzen dituzten gizarte-muturretako mugimenduen eztabaidak hausnarketarako motibo dira”.

 

Norabidea

“Norabideari heldu behar diogu berriro, eta eginkizun hori XXI. mende honetako Europako gizarte berriari dagokio: gazte eta adineko elkarrizketatzaile, konprometitu eta solidarioei, Europar Batasuna nazioarteko erreferente eta erabakitzaile protagonista gisa finkatuko duten balio humanistak partekatzeko espazioa sortzeko beharra ikusten dutenei. Estatu azpiko herrialdeen eginkizuna, Euskadirena, besteak beste, edo mugaz haraindiko eskualdeena oinarrizkoa da definizio horretan", esan du Artolazabal sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “ezin ditugu alde batera utzi gure kontinentean duela zenbait mende dauden migrazio-mugimenduak. Herri, herrialde eta estatu guztiek bizi dituzte milaka familiaren migrazioak, gerratik ihes ari direlako eta bizimodu independente berria eta duina bilatzen ari direlako. Euskadin, egunero uzten dugu agerian, egoera horiekin dugun giza konpromiso irmoa, eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia prestatu dugu, erantzun integrala emateko -Share- migrazio-erronka berrien aurrean; estrategiak migrazioa Europako eta estatuetako erakundeek partekatzen duten eskumen gisa hartzea proposatzen du”.

 

Artolazabalek bitan oinarritu ditu “Europaren erronka handiak, Batasun gisa eratzeko: enplegura jotzeko aukera eta gizarte-zerbitzu eraginkorrak kudeatzea bertako herritar guztientzat.  Duela egun batzuk, Marianne Thyssen Europako komisarioak, Bruselan egin den Lanaren Etorkizunari buruzko Goi Mailako Konferentzian esan zuen enplegua gure garaiko erronka definitzaileetako bat dela, eta erronka hori gure kontinentearen etorkizuna zehazteko nola moldatu galdetu zion bere buruari”.

 

Aldaketak

“Jakitun gaude nolako aldaketak bizi dituen gure gizarteak enpleguaren eremuan. Iraultza digitala ez da bakarrik tokiko edo Europako erronka; izan ere, erronka globala da, eta eragina du ekonomian, gizartean, aldaketa demografikoan -gaur egungo zahartzea aintzat hartuta- edo demokrazian.  Aldaketa horiek halabeharrez gertatzen dira, eta horietara egokitzeko behar bezala kudeatu behar ditugu”, esan du sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “ekoizteko moduak, enpleguak eta lanaren mundua aldatzen ari dira eta horrek Europako ekonomiaren etorkizunean eragina du. Hazkuntza jasangarria eta gizarte-bilakaera gure lan-merkatuen politiken eta gizarte-sistemen oinarriak dira, enpleguaren panorama berrirako.  Orain Bruselan amaitzen den legegintzaldian, Batzordeak Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen oinarriak ezarri ditu. Zutabe horrek honako printzipio hau du oinarri: Europako herritar garen aldetik, hiru kontu nagusiren inguruko eskubide eta gizarte-printzipioak partekatzen ditugu:   lan-merkatura jotzeko aukera, bidezko lan-baldintzak eta gizarte-babesa eta inklusioa”.

 

“Batasunaren Parlamendu berriari eta Batzorde berriari Zutabearen helburua eta ekintza sakondu eta biderkatzeko eskatu behar diegu, bizi dugun aldaketa ekonomikoaren eta sozialaren barruan bateratasun handiagoa lortzeko, duela urte eta erdi Gotenburgoko Gizarte-arloko Goi Bileran ikusi zen bezala”, esan du.

 

Aldaketen, digitalizazioaren, bilakaera teknologiko oso bizkorren eta lanaren antolamendu berriaren, enplegu eta lanbide berrien garaia da. Eremu horretan, Europak gizarte-babesa eguneratu behar du, bai eta gizarte-segurtasuneko, pentsioetako eta osasuneko sistemak ere; horiek desberdinak dira, kokapen geografikoaren arabera, eta Euskadi gailendu egiten da horietan, positiboki, hemen garatzen diren politiken ondorioz”.  

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak