Berriak Lehendakaritza
Eu

Onartu da Lehendakaritzako egitura berria (2011-03-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 22

Dekretua: Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du Lehendakaritzako egitura organikoa eta egiteko berriak ezartzen dituen dekretua, Gobernuak urtarrilean onartu zuen sailen arteko eskumenen berrantolaketaren eraginez eta legealdi honetako Gobernu programako konpromisoak ahalik eta eraginkortasun handienez burutu ahal izateko.

Eskumenen esleitze berriak Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila, Osasun eta Kontsumo Saila eta Kultura Saileko egitura berrantolatzea ekarri du, eta sail horien egitura berria ezartzeko dekretuak ere gaur onartu dira.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagokionean, garapenaren lankidetzaren alorraren eskumena bere gain hartzeak eragin du egituraren aldaketa, eta horren ondorioz, Lehendakaritzari atxikiko zaio Lankidetzarako Euskal Agentzia berria. Gobernuak arlo honetan dituen plan eta ekimen kudeaketa, koordinazio eta ebaluazioz arduratuko da.

Era berean, dekretu berriak Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza sortzea jasotzen du, Ordezkaritza Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiari atxikitutako zuzendaritza bat izango da eta Madrilen Eusko Jaurlaritzaren interesak ordezkatzeaz arduratuko da.

Berrantolaketa berriak eragina du Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian ere, lehen Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritza zena orain Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza izango baita. Zuzendaritza horri lehen zegozkion funtzio batzuk hemendik aurrera Euskadiren Bruselako Ordezkaritzara eta Mugaz bestaldeko Lankidetzarako Ordezkaritzara pasatuko dira.

Bestealde, berrantolaketa honen ondorioz, Droga Gaietako Zuzendaritza, lehen Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailean zegoena orain Osasun eta Kontsumo Sailera pasatuko da, zenbait eskumen eta kudeaketa esparruetan arrazionaltasuna eta eraginkortasuna bilatzeko eta Osasun Publikoaren esparruan antolamendu erronkak hobetzeko asmoz.

Halaber, Jaurlaritzaren Kontseiluak Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Dekretua onartu du, zeina egokitu egiten baitzaio Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuari (6/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena).
6/2011 Dekretu horretan, ordurarte Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren mendean zegoen "komunitate garapena" izeneko jardun-arloa Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera pasatu zen, zeren eta lotura estuagoa baitzeukan sail horretako funtzio eta jardun-arloekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan