Eu

Artolazabal: “Iraultza digitalaren eta ekoizpen-moduetan bizi ditugun aldaketen ondorioz, ekiten eta joera berriak sumatzen dakiten gazteentzako aukerak sortuko dira”

2019.eko maiatzak 08

 

 

  • Laboral Kutxaren enplegurako Gaztenpresa fundazioaren balantzea aurkezteko ekitaldian parte hartu du; fundazioak 415 enpresa berri eta 812 enplegu sortzea sustatu zuen 2018an
  • “Ekintzailetzak ahalegina eskatzen du, eta, erakunde-, hezkuntza- eta enpresa-eragile guztion artean, ekintzailetzarako laguntza ematen jarraitu behar dugu”

 

Bilbo, 2019 05 08

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Iraultza digitalaren eta ekoizpen-moduetan bizi ditugun aldaketen ondorioz, ekiten eta joera berriak sumatzen dakiten gazteentzako aukerak sortuko dira. Gazteek ikasteko eta erronkei aurre egiteko duten gaitasuna askoz ere handiagoa da, eta gazteek sustatutako enpresek sortu berrien artean hazteko aukera ugari dituzte”.

 

Ibon Urgoiti Gaztenpresa fundazioko presidentearekin eta Inmaculada Ramos Gaztenpresako zuzendariekin batera, Artolazabalek Gaztenpresa - Laboral Kutxaren enplegurako fundazioaren balantzea aurkezteko ekitaldian parte hartu du; fundazioak 415 enpresa berri eta 812 enplegu sortzea sustatu zuen 2018an, eta, 1994tik, 5.300 enpresa baino gehiago sortzea sustatu du eta 9.500 enplegu baino gehiago sortu ditu.

 

“Euskadiko ekonomia- eta gizarte-historia ekintzailetzaren eta etengabeko berrasmatzearen adibide da. Gure adinekoek ezagutzaren eta jarrera ekintzailearen ondare paregabea utzi digute: etorkizunari begira dago gure herrialdea, eta, ideia bat gauzatzeko, merkatuen joerak aurreikusi, sumatu eta ezagutu behar dira. Horretarako, egokitzen jakin behar dugu”, esan du Artolazabalek. “Euskadin, gazte-ekintzailetzak lortu du proiektu askok gure industria- eta zerbitzu-ahalmenak aurrera egin, hazi eta indartzea”.

 

Artolazabalek ekitaldian izan den prentsari azaldu dionez, “iraultza digitalean bizi gara, bete-betean, eta, zorionez, txip digital hori, dagoeneko, badute gure herrialdeko ekintzaileek. Ekintzailetza autoenplegurako bide bat da, gizarte-aberastasuna sortzeko eta gizartearen ongizatean funtsezko pieza".

 

Artolazabal sailburuak honako hau zehaztu du: “Eusko Jaurlaritzaren Enplegurako Plan Estrategikoak ekintzailetza sustatzeko eremu operatiboan 2 ildo ditu: bat teknologikoa, oinarri teknologikoko enpresa-proiektuak sustatzeko ekimenak dituena; horren bidez, 2018an sortutako 122 enpresa berritzaile berri lortu dira eta 360 enplegu sortu eta, gutxi gorabehera, 752 enplegu ekarri dituzten 55 ETE bultzatu dira. Eta barneko ekintzailetza sustatzeko beste ildo bat; bertan, 2018an 50 ekimen izan dira eta horiek 130 enplegu sortzea ekarri dute eta, halaber, enpresa traktoreekin lankidetzan start-upak merkatura sartzeko bide eman da, 2018an 32”.

 

“Horrela, autoenplegua eta mikroekintzailetza sustatzen ditugu; horien bidez, 225 pertsonak laguntza jaso dute beren enpresa-ideiaren garapenean; 135 pertsonak laguntzak jaso dituzte beren enpresa-jarduera abian jartzean, eta 686 pertsonak laguntzak jaso dituzte beren jarduera finkatzean.  Gainera, beste 500 pertsona gehiagok langabezia kapitalizatu dute, beren kontura enplegua sortzeko.  2017ko eta 2018ko metatuak adierazten du 3.527 enpresa berrik laguntza jaso dutela, ezarritako urteko helburuak baino % 9 gehiago”, esan du Artolazabalek.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, “lana dago egiteko; izan ere, esaterako, ekintzailetza finkatu behar dugu, adin goiztiarragoetan; gazte batek garatzen duen eginkizun ekintzaile hori hala da, bere kontura lan egiteko ez ezik, garapen pertsonalaren aukera gisa ere. Gazteak sentsibilizatu eta berariaz prestatu behar dira, ekintzailetza ekintza egingarritzat jotzeko. Iraultza digitalaren eta ekoizpen-moduetan bizi ditugun aldaketen ondorioz, joera berriak sumatzen dakitenentzako eta irudimena izan eta joera berrietara aplikatzen dutenentzako aukerak sortuko dira” 

 

“Euskadin, erronka horri ikuspegi globaletik heltzen diogu, eta, horretarako, ekintzailetzaren sustapena funtsezkotzat jotzen dugu. Eusko Jaurlaritzan, ekimen horrekin konprometituta gaude. Horretarako, hainbat ekintza dugu, besteak beste, 2017-2020rako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programa, 2017-2020rako Enplegu Plana, 2020rako Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana, Gazte Ekintzailetzako Plana eta IV. Gazte Plana”, esan du Artolazabalek.

 

Ibon Urgoiti fundazioko presidenteak honako hau esan du: “Gaztenpresaren misioa da ideia on bat ere enpresa bilakatu gabe ez geratzea, motiboa aholkularitza edo finantzaketa gabezia bada. 2018 ekitaldiaren amaierako datuek erakusten dute Gaztenpresan 415 enpresa berri sustatu dituela iaz; horren bidez, 812 pertsonak lanpostu bat aurkitu dute. Inmaculada Ramos Gaztenpresako zuzendariak honako hau esan du: “Gaztenpresak bere jarduera lau programa bereizitan egituratzen du: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa. Lehen atala da nagusiena, eta enpresen sorrera da. Gaztenpresaren jarduera 1994an hasi zen eta, harrezkero, 5.325 enpresak argia ikusi dute, Laboral Kutxaren enplegurako fundazioaren laguntzaren bidez; alegia, 9.566 enplegu sortu dira”. 

 

Ekintzailetza sustatzea

Gaztenpresaren helburu bat espiritu ekintzailea sustatzea da, enplegua sortu eta finkatzeko laguntza gisa. Fundazioak sariak babestu eta ekitaldietan parte hartzen du, bere lana ekintzaileei ezagutzera emateko, horien adina edozein dela ere (www.linkmemoria2018).

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Inmaculada Ramos, Ibon Urgoiti