Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekita dago Gaztemundu programan parte hartzeko deialdia (2011-03-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 22

Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egiten duena.

Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia egitea onartu du gaur. Gaztemendu programa euskal etxeetako gazteentzat da Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izan dezaten.

Programa horrek aurten 97.000 euroko guztizkoa du, atzerriko euskal etxeetako hogeita hamar bat gaztek 18tik 30 urte bitartekoak, hain zuzen urriaren 23tik azaroaren 6ra bitartean Euskadira etorri eta Euskadi hobeto ezagutu dezaten.

Egonaldian zehar zenbait lan eta jarduera burutu beharko dituzte euskal jatorria duten gazteok eta jarduera horien bitartez aukera izango dute erakundeekin, enpresekin eta Euskadin lan egin eta bizi diren pertsonekin hartu-emana izateko, baita Euskadi barruko zein kanpoko gazteen arteko harreman plataformak sortzeko ere.

Aurtengo programan parte hartu nahi dutenek Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan