Eu

Euskadin Arabako Errioxan bildu dira “España Verde” marka turistikoko helmugak

2019.eko maiatzak 09

Euskadi da aurten Galiziarekin, Asturiasekin eta Kantabriarekin batera osatzen duen España Verde markaren koordinazioan buru

Sonia Pérez sailburua elkartu da topaketara, bisitaldi bat barnean hartu duena Valdelanako upeltegi/museora eta mahastira, Eltziegon 

Bere 30. urteurrena ospatzeko, “España Verde” marka turistikoa osatzen duten Autonomia Erkidegoak gaur goizean bildu dira Eltziegon, Arabako Errioxan, aurtengo aurreneko hilabeteetan aurrera eramandako ekintzak aztertu eta balantze bat egiteko, eta seihileko berrirako ekintza-plana lantzeko.

Bilera teknikoan izan dira Turismoko sailburuorde Isabel Muela eta Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako Turismoko zuzendari nagusi Nava Castro, Julio Manuel Gonzalez eta Eva Bartolomé, hurrenez hurren, baita Turespaña azokako zuzendari nagusi Ángela Castaño ere.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez elkartu da topaketara, gonbidatuak agurtzeko eta ehun urtetik gorako Valdelana famili upeltegira egindako bisitaldi gidatuan eta ardo- eta olio-dastaketan haiekin batera egoteko.

España Verde 2019

Euskadi da “España Verde” markaren koordinatzailea 2019an, joan den urtarrilean FITUR azokan Asturiasen eskutik erreleboa hartu ondoren. Bestalde, 4 Erkidegoek parte hartuko dute bihar Expovacaciones azokan elkarri atxikitako standetan. Era horretan, espazio bateratu batean egongo dira Espainiako iparraldeko marka turistikoa eta dagozkien lurraldeak sustatzeko.

Bileran heldu dieten gaietako batzuk hauek izan dira: Espainiako Turismo Bulegoekin batera burututako sustapen-ekintzak; Txinan izandako zuzendaritza-jardunaldien laburpena; #ingreenspain Sare Sozialetan burututako ekintzak; batera izan duten presentzia azoketan eta kongresuetan, eta jarduera eta produktu turistiko berrien proposamena, besteren artean.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak