Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal herritar gehienek adierazi dute alderdi berari emango diotela botoa Batzar Nagusietarako datozen hauteskundeetan

2019.eko maiatzak 08

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak euskal herritarrek joan den apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan izandako portaerari buruz egindako eta gaur argitara emandako hauteskunde ondorengo inkesta baten arabera, euskal herritar gehienek adierazi dute alderdi berari emango diotela botoa Batzar Nagusietarako datozen hauteskundeetan. Azterketa apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitarte egin zen.

Zehazki, Batzar Nagusietarako datozen hauteskundeetan botoa ematera joango diren pertsonen % 69k alderdi berari emango diote botoa, % 17k ez dute erabaki oraindik, eta % 11k beste alderdi bati emango diote botoa.

Inkesta egin duten eta apirilaren 28an botoa eman zuten pertsonen erdiek (% 50ek) alderdi berari ematen diote botoa beti, % 20k alderdi berari eman ohi diote botoa, baina zenbaitetan aldatu egiten dute, % 27k une bakoitzean gehien gogobetetzen dituen alderdiari ematen diote botoa, eta % 2k lehen aldiz eman ahal izan dute botoa.

PSOE + Unidas Podemos, aukerarik gustukoena

Hauteskunde orokorren ondorengo itunei dagokienez, euskal herritarrak, Espainiako Gobernua osatzeari begira, PSOE eta Unidas Podemos alderdien arteko akordio baten alde daude argi eta garbi (% 48k adierazi dute hori dela aukerarik gustukoena).

Gainera, adierazitako azterketaren arabera, joan den apirilaren 28an botoa eman zuten pertsona gehienek (% 87k) kanpaina hasi aurretik zuten hartuta botoa ematera joateko erabakia, % 9k kanpainaren egunetan erabaki zuten, % 1ek gogoeta-egunean, eta % 3k hauteskundeen egunean bertan.  Ehuneko hori 2016an egindako hauteskunde orokorretakoa baino handixeagoa da (% 78ra iritsi zen aldi hartan), eta azken hauteskundeek euskal herritarrengan sortu duten interes handia adierazten du horrek.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak