Eu

Lide Amilibiak ‘Safer Internet Day 2018’ sariak banatu ditu, teknologia berrien erabilera segururako

2019.eko maiatzak 10
  • Hemezortzi ikastetxe eta astialdiko taldetako 98 proiektu aurkeztu dira, eta 600 adingabek baino gehiagok parte hartu dute
  • Eusko Jaurlaritzak haur eta nerabeek Interneten erabilera segurua eta arduratsua egitea sustatzen du
  • Safer Internet Day Europako Batzordeak sustatzen du, eta bereziki neska-mutil eta nerabeen artean Interneten eta teknologia berrien erabilera arduratsua eta segurua egitera animatzen du

 

VG 19 05 10

Eusko Jaurlaritzak, Safer Internet Day eguna amaitzeko, Internet seguruago erabiltzeko jardunbide egokiak jasotzen dituen ikus-entzunezko lehiaketaren IV. edizioko sariak banatu ditu. Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gala berezian parte hartu du; gala Eusko Jaurlaritzako egoitzan izan da, Vitoria-Gasteizen, eta, bertan, kategoria bakoitzeko adingabe finalistak egon dira, 150 neska-mutil baino gehiago.

2019. urte honen edizioan, guztira 618 adingabek parte hartu dute gazteenen artean teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzen duen lehiaketan parte hartu duten 35 taldeetan. 18 ikastetxek eta astialdiko taldek guztira ikus-entzunezko 98 proiektu sortzea sustatu dute. Bideo guztiak daude Youtubeko kanal batean eskuragarri (SAFERINTERNETDAY EUSKADI); kanal hori berariaz sortu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak. Halaber, Zeuk Esan haur eta nerabeei arreta emateko telefonoaren webean (www.euskadi.eus/zeukesan) ere badaude; 116 111 da harremanetarako telefono-zenbakia.

Gaur goizeko galan, Amilibia sailburuordeak eta Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak sariak banatu dizkiete proiektu irabazleei. Ekitaldian, zortzi bideo finalistak proiektatu dira, lau kategoria bakoitzeko (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleak), eta ezusteko ikuskizunak izan dira. Halaber, bi proiektu irabazleen izenen berri eman da, bat kategoria bakoitzeko.

Amilibiak berak honako hau esan du: “Teknologia berriek eta Internetek aukera bikainak eskaintzen dituzte, eta, horiei etekina ateratzeko, sareen erabilera segurua sustatu behar dugu, arriskuak ere badaudelako. Gure neska-mutil gazteenak natibo digitalak dira, eta horren gainean hausnartu beharko dute; lehiaketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da beraiek ateratzea ondorio hori”.

Safer Internet Day Lehiaketaren IV. edizioa Europako Batzordeak urtero sustatzen duen Safer Internet programaren esparruan antolatu da. ‘Elkarrekin Internet hobe baten alde’ lemapean, zehazki, parte hartu duten nerabeek eta umeek ikus-entzunezko dokumentuak sortu dituzte eta, horrela, Interneten erabilera segurua eta arduratsua aztertu dute . Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. mailaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailaren arteko mailaren batean ikasten ari diren adingabeei zuzentzen zaie, heldu baten laguntzarekin; horrela, parte-hartze kolektiboa sustatzen da.

Lehiaketa horrez gainera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ahalduntze digitala beste neurri batzuen bidez sustatzen du, eta egON LINE izeneko gida pedagogikoa sustatzen du, DBHko 1. eta 2. mailako ikasgeletan teknologia berrietako hezkuntza lantzeko.

2016an, halaber, ‘Internet eta Teknologia Berriak. Hitz egingo dugu familiartean?’ gida argitaratu zuen. Gida horretan, oinarrizko urratsak ematen zaizkie gurasoei, seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsuan eta seguruan hezteko orduan kontuan hartu beharreko alderdi batzuen inguruan. 2017an, Kirolaren Euskal Eskolarekin (Eusko Jaurlaritza) eta foru-aldundiekin lankidetzan jardun zuen, ‘Kirol-erakundeetan adingabeekin teknologia digitalen erabilera arduratsua egiteko gida’ prestatzen.

 

Finalistak

Honako hauek dira proiektu finalistak, kategoriako, eta irabazleak.

 

I. kategoriako finalistak:

  • Sextinga – LH 6A – Bihotz Gaztea ikastola – Santurtzi
  • Sextinga II – LH 6A – Bihotz Gaztea ikastola – Santurtzi
  • Menpekotasuna – LH 6B – Bihotz Gaztea ikastola – Santurtzi
  • Grooming – LH 6B – Bihotz Gaztea ikastola - Santurtzi

Saria Sextinga II proiektuak lortu du, Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako 6. mailako A ikasgelako ikasleek.

 

II. kategoriako finalistak:

  • Erabilera segurua eta arduratsua – IKT – Arrasate BHI – Arrasate
  • Internet segurua – DBH 4-2 – Eibar BHI – Eibar
  • Realiatea vs Interneta – DBH 2B – Mary Ward Ikastetxea – Donostia
  • Are you aware? Check it out! – DBH 2B – Mary Ward Ikastetxea – Donostia

 

Irabazlea Mary Ward Ikastetxeko DBHko 2. mailako B ikasgelako ikasleek aurkeztutako proiektua izan da; proiektuaren izena Realiatea vs Interneta da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    #saferinternet https://t.co/BL0TRFnRjz Saria Sextinga II proiektuak lortu du, Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak… https://t.co/AAaRbMAIKh

Ekitaldiko kargudunak