Berriak Hezkuntza
Eu

300.000 euro ikasgeletan baliabide digitalak integratzeko “Sare_Hezkuntza Gelan”  proiekturako (Gobernu Bilera 2019-05-7)

2019.eko maiatzak 07

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskadin kokatutako unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeak, eta ikastetxe horiekin estatu edo arauzko harremanak dituzten elkarte eta federazioak 2019-2020ko ikasturtean Sare_Hezkuntza Gelan berriztapen-proiektuan parte hartzera deitzen dituen agindua. Aipaturiko proiektu honek ikasgeletan, irakatsi eta ikasteko prozesuan, baliabide digitalak txertatzea du helburu.

300.000 euroko zenbateko globala duen deialdi honen bidez, ikastetxeetan irakatsi eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalak egiteko prozesua sustatu nahi da, bai eta material eta baliabide horiek gelan erabiltzeko eta gauzatzeko behar den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea ere. 2019-2020 ikasturterako deialdi honetan, gehienez itunpeko 50 ikastetxe hautatuko dira.

Ondoren aipatzen diren ildo hauetako bat edo batzuk betetzen dituzten proiektuek jasoko dituzte deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak, eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo federazio edo elkarteen bidez parte hartzen duten beste ikastetxe batzuetan ezartzeko:

1) Teknologia berriak eta material eta baliabide digitalak erabiltzea, irakatsi eta ikasteko prozesuan.

2) Irakasleen prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa, material eta baliabide digitalak egiteko, eta irakatsi eta ikasteko prozesuan erabiltzeko.

3) Ikasgelan erabiltzeko material digitalak sortzea.

2018-2019 ikasturte honetan Euskadiko 372 ikastetxe ari dira parte hartzen orotara Sare_Hezkuntza Gelan programan, 217 ikastetxe publiko eta 155 itunpeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko