Berriak Hezkuntza
Eu

 1,8 milio euro Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntzarako (Gobernu Bilera 2019-05-7)

2019.eko maiatzak 07

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketaren V. Euskal Plana gauzatzeko prozesuan eremu estrategikoak gaurkotzeko ildoak 2019-2020ko ikasturtean aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta daude diru-laguntza hauek.

1.817.000 euroko zenbateko globalarekin, Lanbide Heziketaren V. Euskal Planean estrategikotzat jotako eremuak aurrera eramateko jarduerak 2019-2020ko ikasturtean garatzeko itunpeko ikastetxe pribatuetako pertsonal irakaslearen erabateko liberazioaren edo liberazio partzialaren finantziazioa du deialdi honek helburu.

2019-2020ko ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa-zikloak itunduta dituzten Euskadiko ikastegi pribatuek izango dute diru-laguntza horiek jasotzeko aukera. 

Lanbide Heziketaren V. Plana

Lanbide Heziketaren V. Euskal Planak, Lanbide Heziketako euskal sistema eraldatzeko prozesuan gidari izan behar duen tresna den aldetik, ondorengo eremu estrategikoetan integratzen diren lehentasunezko helburu eta jarduera-ildo batzuk ezartzen ditu: berrikuntza aplikatua; 4.0 testuinguruko ikaskuntza; elkarlaneko adimena eta malgutasun eraldatzailea; berrikuntza teknologikoa eta sistema adimentsuak; garapen jasangarria; edo ikastetxe eredu berria.   

Beraz, deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxeek ere, publikoek egiten duten eran eta euren irakasleen bitartez, profesional hauen prestakuntza sendotzen duten jarduera eta proiektuetan parte hartzea, prestakuntza horren xedea izanik ikaskuntza-ingurune gero eta espezializatuagora egokitutako gaitasunak eta metodoak garatzea Lanbide Heziketako ikastetxeetan; inguruneko enpresei eman beharreko laguntzan (Enpresa Txiki eta Ertainei, bereziki) Lanbide Heziketako ikastetxeen parte hartzea sustatzea, enpresa horiei eskaintzen zaien estaldura hedatuz, era horretan; edo Lanbide Heziketatik erantzun sistematiko bat ematea behar teknologikoen aniztasunari.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ELIARRONA
    2019.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @novoa_FP: 1,8 millones de euros para la formación de profesorado de FP (Consejo de Gobierno 7-05-2019) https://t.co/ZCKA969Nc7 vía @Ino…

  • @novoa_FP
    2019.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    1,8 millones de euros para la formación de profesorado de FP (Consejo de Gobierno 7-05-2019) https://t.co/ZCKA969Nc7 vía @Inoreader

Komunikabideek behera kargatzeko