Eu

Euskadin gazte boluntarioen zortzi auzolandegi egongo dira, Auzolandegiak 2019 programaren barruan (Gobernu Bilera 2019-05-7)

2019.eko maiatzak 07
  • Euskadin, 554 pertsonak eman dute aurretik izena, eta horiek Estatuko edo Europako auzolandegietan parte hartzeko aukera izango dute

Euskadin, aurtengo udan, gazte boluntarioen zortzi auzolandegi egongo dira, Auzolandegiak 2019 programaren barruan; programa Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatu du. Horiek honako udalerri hauetan izango dira: Agurain, Arraia-Maeztu, Gaubdea, Lekeitio, Sopuerta, Zamudio, Lemoa eta Bergara. Horretarako, Gobernu Kontseiluak, gaur, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, udal horiekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko baimena eman du, Euskal Autonomia Erkidegoan auzolandegi horiek egiteko.

Auzolandegi horiek 15 eguneko txandetan banatuko dira, Lekeitiokoa izan ezik, bi txanda izango baititu, 15 egunekoa bakoitza. Horietako hiru nazioarte-eremukoak izan dira eta 5 estatu-eremukoak.

Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek hainbat jardueratan parte hartuko dute, besteak beste: hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia-indusketa egitea Maeztun, Gaubean Villamordoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan hirugarren adineko pertsonak dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea.

Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte-eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte; horien erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan, Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.

554 euskal gaztek eman dute izena

Gazte boluntarioen Auzolandegiak programak, aurten, babes handia izan du Euskadin; izan ere, 554 euskal gaztek eman dute aurretik izena parte hartu ahal izateko, epea amaitzean. Azkenean programan parte hartuko duten gazteek Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako edo Europako beste herrialde batzuetako auzolandegietan lan egin ahalko dute, beste urte batzuetan bezala.

Plazen trukean, beste erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko 50 gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da.

  1. urtean, plazak eskainiko dira gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako. Atzerrian honako herrialde hauetan: Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India, Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkia.

Auzolandengien bidez, zenbait balio sustatzen dira, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturen arteko ikaskuntza eta abar. Programaren helburua, azken finean, hainbat jatorri eta kulturatako gazteen artean kultura-trukea eta bizikidetza bultzatzea da eta, horretarako, auzolandegiaren harrera-leku den erkidegoaren ondasunean eragina izango duen boluntariotzaren lana garatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko