Udaletako teknikariak, udaltzainak eta ertzainak jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren erregelamendu berriari buruzko formakuntza-ikastaroetan parte hartzen ari dira
Formakuntza-saioa Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin da
Arkaute, 2019ko maiatzak 7.
Euskadiko 21 udalerritako udaltzainak, 26 udaletako udal-teknikariak eta Joko eta Ikuskizunen Unitateko ertzainak Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamendu berriari (17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa) buruzko formakuntza-ikastaroetan parte hartzen ari dira aste honetan. Ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak antolatu dituzte.
Joko eta Ikuskizunetako zuzendari Aitor Uriartek eta Segurtasuna Kordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak eman diote hasiera jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren erregelamendu berriari buruz Euskadiko 21 udalerritako 80 udaltzaini eta 10 ertzaini eman zaien eguneratze eta hobekuntza ikastaroari.
“Euskadin ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen erregelamendu bat dugun lehenbiziko aldia da, eta era horretako jarduerak antolatzen dituzten lokalentzat eta establezimenduentzat segurtasun-neurriak eta neurri arautzaileak ezartzen ditu”, adierazi du Joko eta Ikuskizunetako zuzendari Aitor Uriartek, eta gogoratu duenez erregelamenduak “katalogazio murritzagoa eta zehatzagoa egiten du, aurreko sailkapenarekin alderatuta egungoa balio anitzekoa, irekiagoa eta deskribatzaileagoa da, azken batean, egungo errealitateari hobeto doitzen zaio”.
Hori guztia dela eta, ikastaroak barne hartzen ditu erregelamenduaren aplikazio-esparrua, araututako eta aurreikusitako establezimendu ezberdinak, katalogoa, behar diren baimenak eta tituluak eta eskatzen diren baldintza teknikoak eta ekipamenduak, lokal bakoitzean beharrezko diren giza baliabideak eta establezimendu bakoitzaren ordutegiak.
Era berean, ikastaroaren programan jaso dira establezimendu itxiei, irekiei eta sarbide mugatuko barruti irekiei buruzko alderdi puntualak ere, bai eta behin behineko instalazioei, hala nola, atrakzioei eta puzgarriei, buruzkoak ere.
Formakuntza Joko eta Ikuskizunen Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren arduradunak, Pilar Etxezarretak, eta Joko eta Ikuskizunen Arabako Lurralde Bulegoko aholkulari juridikoak, Beatriz Anituak, eman dute, eta gai nagusia udaltzainen ikuskari-lana izan da. Ikuskapen-eskumenak, ikuskapenaren helburuak eta lehentasunak, establezimenduari buruzko agiriak eta lokalen eta jardueren ikuskapenak izan dira lehenengo jardunaldian aztertutako alderdietako batzuk.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian datorren ostiralean egingo da beste formakuntza-ikastaro bat. Ikastaro hori udal-teknikariei zuzenduta dago, eta bertan izango diren 26 udalerritako funtzionario eta teknikariek establezimendu ezberdinei buruzko agiriak aztertuko dituzte, lokalak irekitzeko eta jarduera ezberdinak egiteko dagozkion baimenak emateari dagokionez.
-
2019-05-08
Enhorabuena por la acción.
¿Para cuando una actuación similar dirigida a todos los cuerpos locales y autonómicos en cuestiones de medio ambiente, conservación de la naturaleza y disciplina urbanística?
Es una propuesta que hemos formulado repetidamente desde 2012 y parece ser que en Arkaute no se ven capaces de llevar a la práctica. Es una vergüenza comprobar que el Seprona de la Guardia Civil funciona de fábula y en la Ertzaintza, en nuestra 'policía integral' (¡qué decir de las policías locales!), por el contrario, no existe personal cualificado ni una estructura mínimamente presentable para luchar contra el delito galopante en materia ambiental.
¿Será que alguien se beneficia de esa inactividad policial?