Berriak Segurtasuna
Eu

Eudel – Euskadiko Udalen Elkarteak eta Udaltzaingoko emakumezko buruak Udaltzaingoko berdintasunerako lantaldean sartu dira

2019.eko maiatzak 06

Segurtasun Sailaren Plana eta berdintasunaren arloko euskal legearen aldaketa-proposamena aztertu dira

Erandio, 2019ko maiatzak 6.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Rodrigo Gartzia, buru dela egin da gaur Udaltzaingoko Berdintasunerako Lantaldearen bilera. Bertan izan dira Eudel – Euskadiko Udal Elkartearen ordezkariez gainera, Udaltzaingoko emakumezko buruak eta Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Getxoko, Abanto-Zierbenako, Zarauzko, Orioko eta Eibarko udaletako eta EUBE – Euskadiko Udaltzainburuen Elkartearen ordezkariak ere.

 

Bilera Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak deitu du, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak EUDELekin izenpetutako oinarrizko hitzarmenaren baitan, eta gaur egin da Ertzaintzaren Erandioko Egoitza Nagusiko instalazioetan.

 

Segurtasun Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lau urteko Plana eta Berdintasunerako Legearen aldaketa-zirriborroa dira mahaian aztertutako gaietako batzuk.

 

Segurtasun Saileko berdintasuneko teknikariaz gainera, EUDELeko berdintasuneko teknikaria ere izan da lantaldearen bileran. Alde horretatik, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak positiboki baloratu du horien parte-hartzea, udal-esparrutik egiten diren ahaleginak bateratzeko, informazio eta esperientzietan parte hartzeko eta berdintasunaren arloko Udaltzaingoko estrategiekin lerrokatzeko aukera emango duen aldetik.

 

Bileran Ertzaintzako XXVIII. Promozioari buruzko datu estatistikoen berri ere eman da, generoen arabera banakatuta.

Bestalde, Segurtasun Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (2018-2021) aurkeztu da, eta legealdi honetarako Sailaren Berdintasunerako Planeko helburu estrategikoak eta oinarrizko agiri hori ebaluatzeko eta agiriari jarraipena egiteko sistemak azaldu dira. Azkenik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzeko legearen aurreproiektua ere aurkeztu da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak