Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Euskaltel, Metapostarekin bat egiten duen lehenengo telekomunikazioen operadorea

2011.eko martxoak 23

Telekomunikazioen euskal operadoreak, bere fakturak Metaposta zerbitzuaren bidez bidaltzen ditu jada, euskal gizarteak doan, segurtasunez eta betirako dokumentuak jaso eta gordetzeko duen Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa.

Gaurko sinadura-ekitaldian, Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua denaren gidaritzapean, Alberto García Erauzkin Euskalteleko zuzendari nagusiak eta Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak parte hartu dute

Metaposta doako zerbitzuan alta hartzeko hiru bide daude: kolaboratzen duten online bankaren bitartez, ziurtagiri digitalarekin (Izenpe, ONA edota NAN elektronikoa) edo KZgunea zentroetan modu presentzialean

Enpresak, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Mondragon Ibertsiak eta Gupost-ekin batera

Euskalteleko zuzendari nagusiak, Alberto Gartziak METAPOSTArekin bat egiteko hitzarmena sinatu du gaur goizean. Modu honetan, etxeetako fakturak, dokumentuak eta paperak ordenaturik izateko gordelekuaren ordezkotzat jaio den Metaposta zerbitzuaren bidez bere zerbitzuak eskaintzen dituen bere sektoreko lehendabiziko enpresa bihurtzen da Euskaltel. Gaurtik aurrera, horrela adierazten duten Euskaltelen bezeroek, operadorearen fakturak Metaposta postontziaren bidez jaso ahal izango dute.

Gaurko sinadura-ekitaldian, Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua denaren gidaritzapean, Alberto García Erauzkin Euskalteleko zuzendari nagusiak eta Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak parte hartu dute.

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, "Interneteko  postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa"  garatzea du helburu METAPOSTAK, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain . METAPOSTA "Euskadi Informazio Gizartean Plana-ri atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten.

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea, zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.

Nola hartu alta Metapostan?

Ziurtagiri Digitalekin

Zure txartelarekin sartu ahal izateko, irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.

Modu presentzialean

METAPOSTAn alta ematea oso erraza da.
Ziurtagiri Digitalik ez baduzu, indarreko NANarekin kolaboratzen duen edozein KZgunera joanez erregistra zaitezke METAPOSTAn.

Zure on-line bankan

Zure finantza-entitatearen online bankan alta eginda edukitzea soilik beharko duzu.

Hurrengo entitateek haien online banako zerbitzuen bidez kolaboratzen dute Metapostaren alta-hartze prozesuan.

  • Bankoa
  • Bilbao Bizkaia Kutxa
  • Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
  • Vital Kutxa
  • Iparkutxa
  • Kutxa
Iruzkin bat
  • @metaposta
    2011.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskaltel, Metapostarekin bat egiten duen lehenengo telekomunikazioen operadorea. http://bit.ly/fl1viP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak