Eu

URAk ibaien leheneratze eta zaintzaren inguruko hitzaldia eskainiko du, gaur, Aretxabaletan

2019.eko maiatzak 06

URAk “Ibaiak: bizitzaren jarioa” izenburupean dibulgaziozko hitzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 16:30tan, Aretxabaletako Udalak antolatuta. Helburu du ibilguen leheneratze eta zaintza lanak egiteko erabiltzen diren ingurumen-irizpideak azaldu eta eztabaida irekitzea.

Hitzaldia Aretxabaletako udalak sustatua izan da eta ildo nagusi izango du ibaiak hobeto ezagutzea, haien mugak, haien funtzionamendua, zerk kaltetzen duen haien osasuna, zergatik den garrantzitsua ibaiertzeko landaredia mantentzea eta zer gertatzen da erauzten badugu, zer ulertzen dugun “ibaia garbitzeaz” ari garenean eta nola planteatzen da lan hori hidrologia plangintzaren ikuspegitik ibai-ingurune kaltebera horien osasunaren egoera ona mantentzeko.

Ibaien berezko morfologia ezagutarazi nahi zaie udalerriko biztanleei eta sentsibilizatu ibaiertzeko landaredia zaintzearen onuraz, ibilguan sedimentuak egotearen garrantziaz edo ibaiertzak ahalik eta naturalen mantentzearen beharraz, beste batzuen artean.

Era berean, azaldu egin nahi da ibaietan eraiki diren azpiegituren titularrek horiek diseinatu eta baimendu zireneko ahalmen hidraulikoa mantentzearen beharra. Eta erakutsi egingo da ibilguen leheneratze eta zaintza lanek ezingo dietela inoiz, ibilgu arruntan, ibaien ur-goraldi errepikakorrei eutsi.

URAk Euskadiko udalekin hitzarmenak sinatzeko lanean dabil hala ibaien egoera ekologikoa hobetzeko leheneratze eta zaintza lanak koordinatu eta sustatzeko, nola hiri-hondakin solidoak kentzeko ekintzak, udalen eskumena. Orain arte 90 udal inguru sinatu dute hitzarmena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak