
Amaitu da Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea
Euskadiko gazteen egoerari aurre egiteko, Gazteriaren Euskal Legean Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen eginkizunak eta antolaketa ezartzen dira. Azken buruan, emantzipazioa erraztea eta gazteentzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak sustatzea lortu nahi da, hori guztiori gazteen parte-hartzea bultzatuta.
Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten.
Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean eta Euskadiko gazteen Atarian (www.gazteaukera.euskadi.eus) partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egingo da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira.