Eu

Araba eta Vitoria-Gasteiz Sevillako turismoaren egunean protagonista

2019.eko maiatzak 06

Araba eta Vitoria-Gasteiz izan dira gaur Sevillan Turismoaren Egunaren ardatz Apirileko Ferian

Ryanair-eko ibilbide berriak ordu batean lotzen ditu Sevilla eta Arabako hiriburua eta horregatik izan da Apirileko Feria andaluzei helmuga sustatzeko esparrua

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez izan da gaur, Sevillako alkate Juan Espadasekin batera, Arabaren eta Vitoria-Gasteizen aurkezpenean buru, Turismoaren Egunean. Sevillako Udalean izan dira biak eta ondoren Udalak ferian duen kasetara joan dira, non Arabako elikagai-produktuak eta ardoak eskaini zaizkien gonbidatuei.

Sailburuak nabarmendu duenez, “Andaluzia eta Euskadi bi erkidego anitz eta hurbil dira, eta historia komun nabarmen batekin. Horregatik beharbada da Andaluzia Euskal Herrira bisitari gehien erakartzen dituen Erkidegoetako bat”.

Gainera, Sevilla eta Vitoria-Gasteiz lortzen dituen Ryanair-eko ibilbidearekin, sailburuak azaldu duenez, “ordubete besterik ez da behar Euskadiko hiriburura iristeko; hiri berdea, gorantz doan merkataritza berezi batekin, eta proposamen gastronomiko bikainez betea. Plan biribila eskueran, kontuan izanik txandakatu egin daitezkeela hiri-irteerak naturako turismoarekin, eraztun berdeko eta bertako parke naturaletako ibilbideekin. Eta amaitzeko, hiriburutik ordu erdira gutxi gorabehera, Arabako Errioxa dugu, bertako upeltegien tradizioagatik ezagun, abangoardia ukituekin, baita gero eta preziatuagoak diren bere ardo eta txakolinengatik ere”.

Turista andaluzak Euskadira bisitan

Euskadi bisitatzen duten Andaluziako turistak, nagusiki, Sevillatik (% 30), Malagatik (% 25) eta Granadatik (% 11) datoz. Haietatik % 81ek dioenez beren bidaiaren helmuga bakarra da Euskadi. Euskadin egiten duten batez besteko egonaldia 4,4 gauekoa da.

Andaluziatik bisitatzen gaituztenak arrazoi hauengatik etortzen dira Euskadira: helmugako ibilbideak egiteko (% 25 touring), gastronomia eta ardoak (% 21), hiri-turismoa (% 19) eta kultura eta ekitaldietako turismoa (% 18).

Euskadiko bidaian zehar egindako jarduerei dagokienez, Andaluziako merkatuko turistek diote: nagusiki hiria ezagutzea, bertako kaleetatik paseatzea (% 90), Euskadi ezagutzeko herri desberdinak bisitatzea (% 83), monumentuak eta ondarea bisitatzea (% 82), pintxoak jatea (otordu baten ordez) (% 79), museoak, erakusketak, galeriak bisitatzea (% 78), pintxoak jatea (otorduetatik kanpo) (% 72), kultura eta tradizioak ezagutzea (% 68) eta jatetxe on batean jatea (% 53).

Andaluziako merkatutik etorritakoen % 92k segurtasun osoz gomendatuko dute Euskadi helmuga turistiko gisa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak