Eu

Euskal errepideen mapa osatuko du gaur Euskadik, AP-68a transferitzen duen Dekretua EHAAN argitaratuta

2019.eko maiatzak 06
  • Bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira AP-68aren titulartasun, eginkizun eta zerbitzuak, Bilboko 0 Km-tik Araba eta Burgosen arteko mugan dagoen 77,5 kilometro-punturaino
  • Euskadik 2 milioi euro kenduko ditu Kupotik, transferentzia honen ondorioz

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 71/2019 DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartutako erabakia, errepideen alorrean irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruzkoa argitaratu du gaur. Dekretuaren ondorioz AP-68 autobidea, eskualdatzeke geratzen zen bakarra, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da. Bihar indarrean sartuko den Dekretuak bideotransferentziaren bitartez iragan apirilaren 16an, asteartean ospatutako Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioa islatzen du. Dekretu berbera EAOn argitaratuko da ere, gaur bertan.  

Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira AP-68aren titulartasun, eginkizun eta zerbitzuak, Bilboko 0 Km-tik Araba eta Burgosen arteko mugan dagoen 77,5 kilometro-punturaino. Eta, honela, euskal errepideen mapa osatuko da, euskal erakundeen jabetzakoa izango dena bere osotasunean. Eusko Jaurlaritza, halaber, Estatuaren ordez arituko da, 2026. urteraino, Abertis enpresarekin sinaturiko administrazio-emakidako kontratuan.

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro inguru kenduko ditu, urtero, Kupotik; hau da, Estatuko autobideak urtero finantzatzeko Espainiako Gobernuak gordetzen dituen 31 milioi euro pasatxoen % 6,24a.

ALDUNDIEI ESKUALDATZEA

AP-68 autobidea eskualdatzeko dekretua EHAAn argitaratu ostean, Eusko Jaurlaritzak beharrezko izapideak abiaraziko ditu aipatu errepidea Araba eta Bizkaiko foru aldundien esku uzteko, Gernikako Estatutuko 10.34 artikuluan eta Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian (Eskubide Historikoa) jasotakoaren arabera, Lurralde Historikoena baita errepideen eskumena. Honela dio ere azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a)8 artikuluak: “Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango agintepidea izango dute honako gai hauetan: Errepide eta bideekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, hoiei eustea, aldatzea, hoien dirubideak, erabilpena eta ustiaketa”.

IZAPIDETZEA

Ministro-kontseiluak “2769/1980 Errege Dekretua, 1980ko irailaren 26koa (errepideen arloan Estatuak zituen eskumenak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa, zabaltzeko Errege Dekretua” iragan apirilaren 26an onartu ostean gauzatu da eskualdatze hau. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, halaber, “2769/1980 Errege Dekretua, 1980ko irailaren 26koa (errepideen arloan Estatuak zituen eskumenak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa, zabaltzeko xedearekin Transferentzien Batzorde Mistoak-Euskal Autonomia Erkidegoak lortu duten akordioa onartzeko Dekretu-proiektua”·onartu zuen iragan apirilaren 30ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak