Berriak Osasuna
Eu

Nekane Murga Sailburua, Adikzioen Euskal Kontseiluko buru

2019.eko maiatzak 06
  • Bileran, adikzioen arloko seinaletikan eta aintzatespenetan Eusko Jaurlaritza izapidetzen ari den dekretu-proiektuak aztertu dira

  • Adikzioen Euskal Kontseilua da adikzioen aurkako borrokan inplikatuta dauden gizarte-sektoreen partaidetza-organo gorena

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Nekane Murga izan da Adikzioen Euskal Kontseiluak gaur goizean egindako bileraren buru. Hain zuzen, kontseilu hori izango da adikzioen aurkako borrokan inplikatutako gizarte-sektoreen partaidetza-organo gorena, eta bertan bilduta daude esparru horietako guztietako 63 ordezkari orotara. Bileran, adikzioen arloko seinaletikan eta aintzatespenetan Eusko Jaurlaritza izapidetzen ari den dekretu-proiektuen edukia aztertu da.

Nekane Murga Osasuneko sailburuak gogorarazi du zein garrantzitsua den Adikzioen Legea, eta horren helburu nagusia dela “banako bizitza-ohituretan aldaketak sustatzea, euskal gizartean pertsonen osasuna hobetzeko”.  2016an Legea onartu ondoren, Eusko Jaurlaritza bi dekretu garatzeko lanean aritu da, eta horien helburua da, batetik, alkoholaren, tabakoaren eta nikotina aska dezaketen gailuen inguruko seinaleztapena erregulatzea eta, bestetik, adikzioen arloko aintzatespenak ezartzea. Nekane Murga Osasuneko Sailburuak esan duenez, dekretu horiei esker: “euskaldunon osasuna hobetzen eta Euskadi osasuntsuagoa lortzen lagunduko da”.

DEKRETU PROIEKTUAK

  • Seinaleztapenari buruzko Dekretu Proiektuaren zirriborroa. Dekretu honen helburua da arlo honetako informazio-kartelen ezaugarriak eta kokapena erregulatzea: edari alkoholdunen, tabakoaren produktuen eta nikotina aska dezaketen gailuen publizitatea, sustapena, salmenta, hornidura eta kontsumoa murrizteko neurriak. Horretarako ezarri diren kartel-ereduetan, debekuez gainera, osasun-ohartarazpenak jasoko dira. (Ikus eranskina).
  • Adikzioen arloko aintzatespenerako Dekretu Proiektuaren zirriborroa. Helburu du aintzatespen bat sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko adizioen arloko jardunbide egokienetarako, eta beste bat esparru horretako ibilbide profesionalerako; jardunbide egokiak, ekimenak eta erakundeak bultzatu eta sustatzeko asmoz adikzioarekin lotutako prebentzioaren, laguntzaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren inguruan.

ADIKZIOEI BURUZKO INKESTAREN INGURUKO DATUAK

Bileran, “Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017” inkestaren datu nabarmen batzuk gogorarazi dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 74 urte arteko 2.013 biztanleri egindako galdeketa da, eta ondorio hauek atera zituen:

  • Biztanleriaren % 81,2k alkohola edan du eta % 25,9k erre du.
  • % 15,4k psikofarmakoak hartu ditu.
  • % 8,6k kalamua kontsumitu du eta % 1,9k legez kanpoko substantziak hartu ditu.

Adikzioen Planeko “arriskuei aurre eginez, osasuna eraikiz” lema gogorarazita, sailburuak honako hau esan du: “badago zer egin, baina, agerian geratu da, halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen prebentzio-politika bere fruituak ematen ari dela”.

ADIKZIOEN EUSKAL KONTSEILUA

Adikzioen Euskal Kontseilua 2017an sortu zen eta funtsezko organo bat da, bertan hainbat esparrutako guztira 63 lagunek parte hartzen baitute: prebentzioaren eta laguntzaren arloko erakundeak; droga-kontsumitzaileen eta ludopatiak eta portaera-adizioak dituzten pertsonen elkarteak; gaiaren inguruko adituak; gizarte-hedabideen ordezkariak…; instituzioez gainera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    🔵 Nekane Murga Sailburua, Adikzioen Euskal Kontseiluko buru ➡︎ https://t.co/l9JV7KDuCR

    👉🏻 Bileran, adikzioen arlo… https://t.co/gPxe3ewvNm

  • @Gob_eus
    2019.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    🔵 La Consejera Nekane Murga preside el Consejo Vasco sobre Adicciones ➡︎ https://t.co/I2AN8jE4QU

    👉🏻 En la reunión… https://t.co/NZ1VXu9ED3

Ekitaldiko kargudunak