Eu

Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Gaztela eta Leongo Euskadiko Egunean, Sestaon

2019.eko maiatzak 04

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Gaztela eta Leongo Euskadiko Egunean, Gaztela eta Leonen jatorria duten euskaldunek antolatutako jardunaldi bat. Ospakizun honi hasiera eman dion ekitaldian izan da sailburua, eta nabarmendu nahi izan du erkidego horretan jatorri duten herritarren ekarpena gaur egungo Euskadi sortzeko bidean, errealitate “anitz eta askotarikoa” eraikitzen lagundu baitute. Almudena Otaola Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete zuzendariak ere parte hartu du ekitaldian.

Zupiriak adierazi du gaur egungo Euskadi “obra garrantzitsu” bat dela, gizarte moderno, aurreratu eta solidarioa baita: “Hori posible izan da jatorri ezberdinetako herritarrei eta kolektibo ezberdinei esker. Izan ere, Euskadi obra kolektibo bat da”.

Era berean, sailburuak komunitate honen ekarpena nabarmendu du “Euskadiren enbaxadore” gisa: “Herri hau errealitate aberats, anitz eta askotariko bat bilakatzen laguntzeaz gain, azpimarratu behar dugu lagundu duzuela gure kanpo-irudia hobetzen. Gure enbaxadorerik onenak zarete zuen jatorrizko lekuetara itzultzen zaretenean”.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, Gaztela eta Leongo Juntako ordezkariak izan dira ekitaldian, bai eta Josu Bergara Sestaoko alkatea eta Bizkaiko beste udaletako ordezkariak ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RezolaAmaia
    Orain dela 5 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @ZupiriaB sailburuak parte hartu du Gaztela eta Leongo Euskadiko Egunean, Sestaon ➡︎ https://t.co/d3D5UVSbNy https://t.co/Si

  • @Gob_eus
    2019.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    🔵 @ZupiriaB sailburuak parte hartu du Gaztela eta Leongo Euskadiko Egunean, Sestaon ➡︎ https://t.co/d3D5UVSbNy https://t.co/SihZl1bAg6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak