Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal eta Beltrán de Heredia Done Bikendi Haranako maiatzeko arbola altxatzeko ekitaldian izan dira

2019-05-03

Harana/Araba, 19 05 03

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, eta Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, udan laboreak eta ganadua eguraldi txarretik babestuko dituen maiatzeko arbola-enborra altxatzeko Arabako Done Bikendi herrian gaur arratsaldean egin den ekitaldian parte hartu dute. Ekitaldian, bertako bizilagunez gainera, herriko alkatea, Pedro San Vicente, udalbatzako hainbat kide eta José Antonio Galera, Eduardo Aginako eta Iosu López Ubierna foru-diputatuak ere izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro San Vicente, José Antonio Galera, Eduardo Aginako, Iosu López Ubierna, Amaia Barredo