Eu

Eusko Jaurlaritzak espero du Gobernu Zentralak egonkortasunaren aldeko apustu argia egitea eta euskal autogobernuarekin hartutako konpromisoari eustea

2019.eko maiatzak 05

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Gobernu berria eratzeko negoziazioak direla eta, argitu du jarduketa-protokolo hori, negoziazioa, alegia, ganberan gehiengo osoa ez duen eta bere jarduketa eta egonkortasuna ezinbestez akordioan eta elkarrizketan oinarrituta antolatu behar duen Gobernu baten normaltasunaren zati dela.

Bozeramaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak espero duela Gobernu Zentralak egonkortasunaren aldeko apustu argia egingo duela, egonkortasuna gaur egun ekintza politikoaren balio positibo bat dela eta. “Solaskide gisa beti izaten da hobea solaskide egonkorra izatea, hainbat denboraz behin aldatzen den solaskidea izan ordez”, erantsi du.

Erkorekak azpimarratu du Jaurlaritzak espero duela Gobernu Zentralak eutsiko diola aurreko Gobernuak euskal autogobernuarekin hartutako konpromisoari, “falta diren transferentzien egutegiarekin, Gernikako Estatutua erabat betetzearekin eta euskal gizarteak bere autogobernua zabaltzearen esparruan planteatu ditzakeen asmoei erantzun orekatua eta arrazoizkoa ematearekin”, alegia, adierazi du. Erkorekaren arabera, eztabaida jada planteatuta dago Euskadin, eta lehentxeago edo geroxeago eskaera eta aldarrikapen moduan formulatuko da Estatuko erakunde zentralen aurrean.

Bestalde, Auzitegi Gorenak gaur Puigdemonti buruz hartuko duen erabakiari buruz galdetu diotenean, Erkorekak erantzun du oinarrizko eskubideen aldeko apustua gailentzea espero duela, eta kasu jakin honetan politikan parte hartzeko oinarrizko eskubidearen aldekoa, funtsezkoa eta ezinbestekoa dela eta.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)