Eu

Beatriz Artolazabalek “Denboraren Bankuen lan altruista” goraipatu du, eta “gizartearen aldaketek ekarriko dituzten aukerak” nabarmendu ditu

2019.eko maiatzak 03
  • Denboraren Bankuen Estatuko 5. Topaketa, Barakaldon
  • “Etorkizuneko gakoetako bat zerbitzuak, jarduerak eta ezagutza banaka edo kolektiboan trukatzea da”

Barakaldo, 19 05 03

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “gure gizarteak bizi duen aldaketa digitalaren eta teknologikoaren erdian, hiritarren gizarte-agendetan ezagutzaren, lanaren eta laguntza solidarioaren truke altruistan denboraren bankuekin elkarlanean dihardutenei aurkeztuko zaizkien aukerak”.

 

Amaia del Campo Barakaldoko alkatearekin batera, Artolazabal sailburuak Denboraren Bankuen Estatuko 5. Topaketaren irekiera-ekitaldian parte hartuko du; topaketa asteburu honetan izango da, Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan.

 

Eztabaidetan Andaluziatik, Gaztelatik, Kataluniatik eta Estatuko beste puntu batzuetatik etorritako hogeita hamar bat ordezkari izango dira. Esperientzia eta zerbitzuen truke horrek, dagoeneko, ia sei urte beteko ditu Barakaldon, eta, guztira, 150 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu. Parte-hartzaileek hainbat arlotako ezagutzaren truke etekingarriak egiten dituzte: hizkuntzak, informatika, sukaldaritza, etxeko lanak, konponketak edo laguntza pertsonala. Hori guztia, Barakaldoko Udalaren Gizarte Ekintzako taldeak sustatzen duen lanaren bidez.

 

Aldaketa ugariko denborak bizi ditugu: ekoizteko moduak aldatzen dira, teknologia, lan tradizionalak, beharrak eta gizarte-ohiturak. Zorionez, euskal gizartea, Europako gizarte osoa bezala, giza balio sendo batzuetan oinarritzen da; horietan, pertsona da gure jardueraren ardatza, eta bertan jakin duzue zenbait pertsona-taldek -besteak beste Denboraren Bankuak eratzen dituzuenok- aurrea hartu eta etorkizunetako gako batekin asmatzen: zerbitzuen, jardueren edo ezagutzaren banako trukea -edo taldekoa-“, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Elkartasuna

Artolazabalen hitzen arabera: “gizarte-eremuan, bakoitzak emateko eta jasotzeko ematen duen denborak erabilgarritasun ugari izango ditu, besteak beste, arreta puntualak gure adinekoei edo hala behar duten beste pertsona batzuei; behar duenari, irakurketaren, elkarrizketaren edo aldian behingo konpainiaren bidez, laguntza ematea; eta pertsona edo kolektiboen ahalduntzea eta autoestimua sustatzen dituzten espazioak gaitzea, eztabaida, bizikidetza, azalpen edo ikastaro espezializatuen bidez”.

 

Sailburuak “enpleguaren eremuan denborarako espazioa” nabarmendu du; “izan ere, bizi dugun denbora honetan lanbide berriak sortzen ari dira eta beste batzuk desagertzen. Ez dakigu zehatz prozesu horren guztiaren azken emaitza zein den. Teknologizazio eta digitalizazio berriek adierazten digute zein etorkizun izango dugun eta, bertan, bide horiei ekin dietenek erakuts diezagukete zein den horiek ikasteko eta erabiltzeko joera”.

 

Gure denboraren eta borondate solidarioaren kudeaketan eta erabileran pertsona guztiok gaude: gazteak eta nagusiak. Hemen dituzte gure denboraren bankuek “bezero posibleak”, horien interes nagusienak isolamendu-, bakardade- eta ahultasun-egoerak prebenitzea izanik”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Suspergarriak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “denboraren bankuan, errentagarritasuna giza balioen, konfiantzaren, komunikazioaren eta gizarte-kohesioaren sinonimoa da, eta gure balio nagusia denbora da.  Gaurkoa bezalako jardunaldi eta topaketak suspergarri bikainak dira, bide horretatik jarraitzeko, Julio Gilbertek kontatu bezala”.

 

“Lankidetza-arlo gehiago daude, kultura, aisia, kirola, herritartasuna edo hiri-erkidegoaren hobekuntzan elkarlanean eta lankidetzan jardutea, besteak beste. Horiekin guztiekin irabazi egiten dugu”, esan du Artolazabalek. Sailburuak zorionak eman dizkio Denboraren Bankuari, “pertsonen eta gizarteen arteko harremana suspertzen duten oinarri horiek sortu eta gizarte-kohesioa sendotzearren”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo, Julio Gilbert, Fernando Fantova, Irune Muguruza