Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak laugarren linea gaitu du Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko estazioan eta beste 4 estazio irekiko dit

2019.eko maiatzak 02
  • Bergarako línea berehala hasiko da zerbitzua ematen.
  • Zarauzko estazio berria prestatzeko behar den denboran, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko behin behineko estazio bat gaituko da herritarrei zerbitzu egiteko.
  • Urnietako eta Irungo IAT estazioei informazio-espedientea irekiko zaie, Euskadiko gainerako estazioen batez besteko produktibitatea baino askoz ere produktibitate txikiagoa izateagatik, inolako justifikaziorik gabe.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Teknikoen zerbitzuaren egoera aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak erabaki du hiru lurraldeetan zerbitzuaren osotasuna modu estrukturalean sendotzeko aurreikusitako neurriak aktibatzea —duela bi urtetik diseinatzen ari zen lana— eta Irun eta Urnietako zentroetan gertatutakoa ikertzea. Izatez, bi zentro horietan zerbitzuak izan duen kolapsoak eragin handia izan du beste zentro batzuetan, baita ondoko lurraldeetan ere.

Hartutako neurrien artean dago Bergarako IAT estazioan laugarren linea bat berehala zabaltzea, Urnieta eta Irungo zentroetatik datorren ezohiko lan-kargari erantzuteko, eta Jundizen 4 lineatik (bostgarrenak erritmo mantxoagoan funtzionatu ohi izan du) 6ra pasako dira.

Horrez gain, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ahalik eta azkarren irekiko du beste IAT estazio bat Zarautzen, eta estazio hori ITAsua emakidadunari esleitu zaio. Emakidadun horrek bere esku du Bergarako eta Jundizko (Vitoria-Gasteiz) estazioen kudeaketa.

Zarauzko instalazioak egokitzen diren bitartean, 3 linea mugikor izango dituen aldi baterako edo behin-behineko AIT bat eskainiko zaie erabiltzaileei. Une honetan, Eusko Jaurlaritza Zarauzko Udalarekin elkarlanean ari da zerbitzu horretarako kokaleku egokia aurkitzeko, estazio berria prestatzen den bitartean.

Berehala ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak Beasainen, Zallan eta Sopelan ere estazioak irekiko ditu. AIT berri hauekin egungo emakidadunek 2 estazio kudeatu beharrean 3 kudeatuko dituzte.

Urnietako eta Irungo  AIT estazioei informazio-espedientea irekitzea

Egoeraren analisi zehatza egin ostean, Eusko Jaurlaritzak hauteman du TÜV Rheinlandek kudeatzen dituen Urnieta eta Irungo estazioek hartzen dutela azterketa bakoitza egiteko denbora gehien, eta ez dagoela alde hori justifikatzeko ageriko arrazoirik. Hori dela eta, Urnietan eta Irunen aztertutako ibilgailuen kopurua Euskadiko gainerako estazioetako batez bestekoa baino askoz ere txikiagoa da.

Horrenbestez, eta gertatutako argitzeko helburuarekin, Urnietako eta Irungo AIT zentroei informazio-espedientea irekiko zaie.

Urnietako eta Irungo jardueraren beherakada 2018ko maiatzean hasi zen nabaritzen, baina are handiagoa da azarotik aurrera.

Gipuzkoako edo beste lurraldeetako estazioek ordea jardueraren igoera erakusten dute.

Gipuzkoako AIT estazioek ibilgailuen azterketan ematen duten denborari buruzko kontrol-txostena, 2018ko irailetik 2019ko martxora bitartean egindakoa —7 ibilgailu arrunten denbora kontrolatu da eta, hartara, datua 7 ibilgailu horien batez bestekoa da—.

Data/estazioa

Urnieta

Irun

Bergara

2018 iraila

10 min

11 min 33 s

11 min 23 s

2018 urria

10 min 23 s

11 min

12 min 23 s

2018 azaroa

11 min 33 s

9 min 5 s

11 min 33 s

2018 abendua

13 min 33 s

15 min

10 min 33 s

2019 urtarrila

18 min 33 s

13 min 5 s

11 min 5 s

2019 otsaila

20 min 6 s

15 min 16 s

12 min 5 s

2019 martxoa

20 min 5 s

18 min 23 s

10 min 56 s

                                                        

TUV emakidadunak, egiaztagiriarekin, lan egiten duen beste autonomia-erkidego batzuetako azterketa-denboren kontrol-txostena (2019ko martxoa).

Autonomia-erkidegoa

Nafarroa

Madril

Murtzia

Denbora

14 min 31 s

13 min 34 s

13 min 32 s

Aintzat hartu behar da konparazioa egiteko erreferentziatzat hartutako AIT estazio guztiek araudi bera bete behar dutela, araudirik berriena barne. Izan ere, Urnietako eta Irungo zentroek araudirik berrienean oinarrituta justifikatu dute erabiltzaileen arreta-erritmoan izan den ageriko beherakada. 

AIT zentroak Euskal Autonomia Erkidegoan eta araudi berria

Euskal Autonomia Erkidegoan 8 AIT estazio daude, eta zenbait emakidadunek kudeatzen dituzte.

Urnietako eta Irungo estazioak TÜV Rheinland enpresak kudeatzen ditu;  Jundizko eta Bergarako estazioak ITAsua emakidadunak; Arrigorriagako eta Zamudioko estazioak APPlus enpresak; eta Trapagako eta Amorebieta-Etxanoko estazioak ITELink enpresak.

Europako araudi berria 2018ko maiatzaren 20an jarri zen indarrean, eta Europak urtebeteko epea eman zuen estazio guztiak eskakizun berrietara egokitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan estazioek pixkanaka egokitu dituzte haien instalazioak eta tresneriak, eta betebehar berri guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko prestatzen ari dira. Hartara, hilaren 20an estazio guztiak Europako egungo gidalerroen arabera funtzionatzen arituko dira.

Araudi berriak arian-arian sartuko du emisioen kontrol handiagoa, eta emaitzen trazagarritasuna ahalbidetuko du, ikuskatzaileak esku hartu beharrik gabe, hau da, egiaztapen bakoitzaren emaitza gailuak neurtzen duenaren araberakoa izango da, eta ez pertsonak balora edo interpreta dezakeenaren araberakoa.

Orain arte proba gainditzen ez zuen ibilgailuak estazio berean pasa behar zuen nahitaez bigarren azterketa. Hemendik aurrera, beste edozein estaziotara joan ahal izango da bigarren azterketa egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 02a

 

6 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2019.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV https://t.co/DGPg4GrnTK

  • @GlaciarBlue
    2019.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🔧🚗#ITV El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV ➡️https://t.co/alxLUSnXGc ht…

  • @MinerJoxe
    2019.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🔧🚗#ITV El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV ➡️https://t.co/alxLUSnXGc ht…

  • @imanolgoe
    2019.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🔧🚗#ITV El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV ➡️https://t.co/alxLUSnXGc ht…

  • @arantxa_tapia
    2019.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🔧🚗#ITV El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV ➡️https://t.co/alxLUSnXGc ht…

  • @Olatzyarza
    2019.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🔧🚗#ITV El Gobierno vasco habilita una cuarta línea en Bergara y abrirá 4 nuevas estaciones de ITV ➡️https://t.co/alxLUSnXGc ht…

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)