Eu

Jaurlaritzak 6,7 milioi euro bideratuko ditu eraikin judizialak eta adingabeen zentroak mantentzera (Gobernu Bilera 2019-04-30)

2019.eko apirilak 30

Gobernu Bilerak erabaki du 6.755.712 euro bideratzea Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin judizialak eta adingabeen zentroak mantentzera, eta egingo den kontratua bi lotetan banatuko du: Bizkaiko eraikin judizialak (1. lotea) eta Gipuzkoako eraikin judizialak eta adingabeen zentroak eta Arabako eraikin judizialak (2. lotea).

Lizitazio-prozedura irekiaren bidez tramitatuko da, burutzeko epea hogeita lau hilabetekoa izango da eta kontratua hamabi hilabeteko bi luzapenen bidez edo hogeita lau hilabeteko luzapen bakarraren bidez luzatu ahal izango da. 

Gehieneko lizitazio-aurrekontuan honako urte-banaketa aurreikusten da:

 

    OINARRIZKO AURR. BEZ (%21) GUZTIRA
1 LOTEA 2019 697.904,13€ 146.559,87€ 844.460,00€
  2020 1.478.452,89€ 310.475,11€ 1.788.928,00€
  2021 615.259,50€ 129.204,50€ 744.464,00€
  TOTAL 2.791.616,52€ 586.239,48E 3.377.856,00E€
         
2 LOTEA 2019 697.904,13€ 146.559,87€ 844.460,00€
  2020 1.478.452,89€ 310.475,11€ 1.788.928,00€
  2021 615.259,50€ 129.204,50€ 744.464,00€
  TOTAL 2.791.616,52€ 586.239,48E 3.377.856,00€

KONTRATU GUZTIRA

  5.583.233,04€ 1.172.478,96€ 6.755.712,00E
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko