Eu

Gobernu Kontseiluak, Eustaten lan-gatazkari amaiera emanez, sindikatuekin lorturiko akordioa berretsi du, egungo plantillaren jarraipena bermatuz (Gobernu Bilera 2019-04-30)

2019.eko apirilak 30
  • Beren lan egonkortasuna bermatua eta lan-baldintzak hobetuta izan dituzten 80 langile ingururi egin die mesede akordioak
  • Eusko Jaurlaritzaren berrespenak amaiera eman dio Euskal Estatistika Erakundean-EUSTATen elkarrizketak eta ikuskaritza-lanak egiten dituzten langileekin orain dela ia hamar urte hasitako lan-gatazkari 

Gobernu Kontseiluak “EUSTATen zerbitzuak ematen dituzten Administrazio Orokorreko Aldizkako Mugagabe Aitortutako Langileei buruzko Akordioa berretsi du gaurko bere bileran. Eusko Jaurlaritzak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek iragan otsailean sinatu zuten akordioa eta Euskal Estatistika Erakundeko langileen % 86k berretsi egin du. Sindikatuen gehiengoarekin sinaturiko akordioa “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren” baitan lortu zen, orain dela ia 10 urte irekitako lan-gatazka bati amaiera emanaz.

Euskal Estatistika Erakundean elkarrizketak eta ikuskaritza-lanak egiten dituzten 80 langile ingururi egin die mesede akordioak. Epaitegiek Aldizkako Mugagabe Lan-kontratudun aitortu zituzten aipatu langileak, 2010 eta 2012 bitartean.

LANEKO EGONKORTASUNA

Eusko Jaurlaritzak urtean hainbat hilerako gutxieneko lana bermatzen die aipatu langileei. Akordio honi esker, gainera, deia jasotzen duten unetik bertatik beren lan-karga ezagutuko dute, bai eta lan hori zein hiletan egingo duten ere. Honela, errazago izango da beren lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitea eta antolatzea.

Eusko Jaurlaritzak akordioa goratu eta oso positibotzat jo du, 80 langile ingururen laneko egonkortasuna bermatzen duen heinean.

Era berean, ondoko konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzak: jarraikortasuna izango duten edo jardunaldi osoko lanpostu berriak sortzea Eustaten lanpostuak amortizatzen diren heinean eta, beti ere, Euskal Estatistika Erakundearen beharren arabera.

ITUNAREN JARRAIPENA ETA BATZORDEA 

Jaurlaritzak eta sindikatuek, azkenik, itunaren gauzatzea jarraitu eta sortutako berritasunen harira aipatua eguneratuko duen batzorde parekide bat sortzea adostu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko