Eu

Marcos Muro: “Europako gazteen lehentasunak Eurobarometroan –klima-aldaketa, pobrezia, desparekotasun ekonomikoak eta sozialak eta prestakuntza– bat datoz Euskadiko gazteenekin”

2019.eko apirilak 29

 

 

  • 2019ko Gazteen Europako Astea: «Demokrazia eta ni»

 

VG 29 04 19

 

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen iritziz: “gaur Eurobarometroan jaso diren Europako gazteen lehentasunak –ingurumena babestea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea eta pobrezia eta desparekotasun ekonomiko eta sozialak eta prestakuntza– bat datoz Euskadin azterlan eta inkestetan gazteek jasotakoekin. Hori dela eta, gizarteak, enpresek eta erakundeek beren emantzipazioa, prestakuntza eta enplegurako sarbidea ekarriko duten neurriak lortzeko beharra nabarmendu behar dute”.

 

Gaurtik, apirilaren 29tik, maiatzaren 5era arte, Europan Gazteen Europako Astearen bederatzigarren edizioa izango da. Aurtengo lema «Demokrazia eta ni» da.  Parte hartuko duten herrialdeen jarduerekin batera, Bruselako ekitaldi enblematikoetan gaur eta bihar ehunka gazte batuko dira. Gazteen Europako Astea bi urterik behin egiten da, eta, bertan, gazteentzako ekintzak egin eta sustatzen dira, Erasmus+ programan antolatutako ekitaldien bidez.

 

Maiatzaren 23tik 26ra bitartean Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeak izango direla aintzat hartuta, aurten Gazteen Europako Asteko eztabaiden ardatza honako hau izango da: “gazteek nola jardun dezakete beren erkidego eta herrialdeetan eta eragina izan erabakiak hartzean?”.

 

Bihar eztabaida izango da Europako Parlamentuan, Bruselan, eta, bertan, 800 parte-hartzaile izango dira; parte-hartze demokratikoaz eta Elkartasuneko Europako Kidegoak gazteen, GKEen eta erkidego lokalen inguruan izango duen eraginaz hitz egingo dute.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoa.

Europako 125.000 gazte inguruk eman dute izena Elkartasunaren Europako Kidegoan. Gazteriari buruzko Eurobarometroaren azken inkestak dakar lau gaztetik hiruk dioela jarduera zibikoren batean aktiboki parte hartu izan duela, dela botoa eman, mugimendu batekin bat egin, lineako eskaeraren bat sinatu edo boluntariotzako jarduerak egin.

 

Gaur argitaratu den Eurobarometroak dakar Europako gazteriaren hiru laurden baino gehiagorentzat (% 67) EBren jarduketetan datozen hamar urteotarako lehentasun nagusiak ingurumena babestea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzea izan beharko lukeela. Bigarren eta hirugarren lehentasunak dakar honako hauek izan beharko luketela: hezkuntzaren eta prestakuntzaren hobekuntza, ikasleen, ikastunen edo estudianteen zirkulazio librea barne (% 56) eta pobreziaren eta desparekotasun ekonomiko eta sozialen aurkako borroka (% 56).

 

Elkarrizketa egin duten gazteen % 72k esan du, hauteskundeetan parte hartu ahal izan duenetik gaur arte, tokiko, estatuko edo Europako hauteskundeetan botoa eman duela. Inkesta 15 eta 30 urte bitarteko 11.000 gazteri egin zaie, 2019ko martxoan. Parte-hartzaileek gai horiek eta beste batzuk eztabaidatuko dituzte Gazteen Europako Astean.

 

Gazteen Europako Astea bi urterik behin egiten da. Bertan, gazteentzako ekintzak egin eta sustatzen dira, Erasmus+ programan parte hartzen duten herrialde guztietan antolatutako ekitaldien bidez. Bruselako jarduera enblematikoez gainera, tokiko ehunka jarduera eta ekitaldi antolatzen dira. 2017an, Batasun osoko eta Mazedoniako, Islandiako, Liechtensteineko, Norvegiako, Serbiako eta Turkiako 112.000 gaztek parte hartu zuten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak