Berriak Segurtasuna
Eu

POLIZIAK KOORDINATZEKO BATZORDE TEKNIKOA PLEA-N BATZARTU DA, SEGURTASUN BATZORDEAK ERABAKITA

2019.eko apirilak 01

Euskadiko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1978 Lege Organikoaren 17.4. artikuluari jarraiki eratuta dagoen Segurtasun Batzordeak 2017ko ekainaren 17an egindako XXXV. bileran erabaki zuen Poliziak Koordinatzeko Batzorde Teknikoa berraktibatzea, gai-zerrendaren 15. puntuaren barruan.

Erabaki hori hartu zenetik, Poliziak Koordinatzeko Batzorde Teknikoa lau aldiz batzartu da. Azken bilera 2019ko apirilaren 1ean izan da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, eta bileraren buru izan dira Segurtasun Batzordeko bi idazkariak:

  • Segurtasunaren Estatu Idazkaritzako Koordinazio eta Azterketen Kabineteko zuzendaria, eta
  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria

Halaber, polizia arduradun hauek bertaratu dira:

  • Euskadiko Guardia Zibilaren Zonako jeneral burua
  • Euskadiko Polizia Nazionalaren buru nagusia
  • Ertzaintzaren Herritarren Babeserako Alorreko burua
  • Ertzaintzaren Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialaren Alorreko burua

Bileraren helburua izan da gai hauek jorratzea:

  • Segurtasun kidegoek informazioa elkarri emango diotela ziurtatzea, bai indarrean dagoen legerian bai Segurtasun Batzordeak aurretik hartutako erabakietan finkatutako tresnen eta prozeduren bitartez.
  • Bi administrazioen mende dauden segurtasun kidegoen jarduketetan zein Euskadin segurtasun arloan dauden baliabideetan ekintzen koordinazioa egongo dela ziurtatzea.
  • Akordio honetan azaltzen diren protokolo eta akordioak beteko direla zaintzea, baita bestelako koordinazio organoetan finkatuko direnak ere, eta sor daitezkeen eztabaidak argitzea.
  • Hiru segurtasun kidegoen jarduketak koordinatzeko eta zerbitzuak egokitzeko proposamenak aztertzea eta Euskadiko Segurtasun Batzordeari aurkeztea, batik bat delitu-moten katalogoaren arabera ikerketa kriminalaren arloan lehentasunezkoak diren jarduketei dagokienez.

Era berean, Poliziak Koordinatzeko Batzorde Teknikoaren mendeko azpibatzordeen lanaren jarraipena eta balorazioa egin da:

  • Terrorismoarekin loturiko jarduketak egiteko Informaziorako lan-azpibatzordea
  • Ikerketa kriminalarekin loturiko jarduketak egiteko Polizia Judizialeko lan-azpibatzordea.
  • Gatazkak sor daitezkeen arloetan gorabeherak konpontzeko Ekintzen Koordinaziorako lan-azpibatzordea.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak