Eu

Beatriz Artolazabal, Prudentzio Deuna eta Estibalizko Andre Maria jaietan Armentian egindako ekitaldietan

2019.eko apirilak 28

 

  • Sailburuak “denboraren joanak dakartzan berrikuntza eta ekarpen positiboetara ateak zabalik dituzten tradizio eta ohituretan Arabak dituen balio sendoak” azpimarratu ditu

 

VG 19 04 28

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gasteizko Armentiako basilikan San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenez egin diren Arabako zaindariaren jaietako ekitaldi nagusietan, prozesioan, mezan eta erromerian, parte hartu du gaur goizean, eta azpimarratu ditu “denboraren joanak dakartzan berrikuntza eta ekarpen positiboetara ateak zabalik dituzten tradizio eta ohituretan Arabak dituen balio sendoak”.

 

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Beatriz Artolazabalekin batera izan da Armentiako zelaietan, eta bertan Arabako gizartearen hainbat ordezkarirekin elkartu dira, besteak beste, Ramiro González diputatu nagusiarekin, Gorka Urtaran alkatearekin, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegirekin, Juan Carlos Elizalde gotzainarekin eta Armentiako Administrazio Batzarreko Alfredo López de Uralde, Jesus María Gorospe eta Montserrat Garcíarekin.

 

Gaur goizeko lehenengo orduan Beatriz Artolazabalek botoa eman du bere hauteslekuan, eta gero, Armentian egindako ekitaldien ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua basilikaren inguruko zelaietan jarritako artisautzako produktuen eta produktu gastronomikoen postuen artean ibili da. Datorren asteazkenean, maiatzaren 1ean, Estibalizko santutegian Andre Mariaren omenez egingo den erromerian izango da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Elizalde, Ramiro González, Pedro Elosegi, Gorka Urtaran