Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak Gipuzkoan elgorri-kasu bat dagoela egiaztatu du

2019.eko apirilak 26

Aurten, zazpi pertsona kutsatu dira gaitz horrekin Euskadin eta, beraz, irmo nabarmendu behar da txertaketaren garrantzia

 

Osasun Saileko Osasun Publikoraen eta Adikzioen Zuzendaritzak egiaztatu du elgorri-kasu bat dagoela Gipuzkoan. 27 urteko emakume bat da. Ekintza-protokoloa jarraituz, beharrezko ekintzak hasi ditu kutsatze gehiago ez egoteko, bakartze-neurriak aplikatuz eta harremanen azterketari ekinez.

Bildutako epidemiologia-datuen arabera, dirudienez, kasuak zerikusia izan dezake Euskadiz kanpoko bizilekua duen 41 urteko gizonezko batekin, joan den apirilaren 9an Gipuzkoako osasun-zentro batera joan zena; bertan, elgorria diagnostikatu zioten. Gizonezkoa bazegoen kutsatuta lurralde horretara joan baino lehen.

  1. urtean, zazpi elgorri-kasu egiaztatu ahal izan dira Euskadin: lau Bizkaian, bi Araban, eta bakarra Gipuzkoan.

Gogoan izan behar da gaitza pasa ez duten pertsona guztiak, edo behar bezala immunizatuta ez daudenak, harekin kutsa daitezkeela, behar bezala txertatuta ez badaude. Euskadin, zehazki, elgorriaren kontrako txertoa haurren txertaketa-egutegian dago sartuta, eta elgorri-hazizurriak-errubeola Txerto Hirukoitz Birikoaren lehen dosiak % 96,05eko estaldura du, eta bigarren dosiak % 94,7koa. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Gogoan izan behar dugu, beste berriz ere, txertaketak garrantzi handia duela gaitz infekzioso larriak, ondorio hilgarriak izan ditzaketenak, prebenitzeko orduan, eta txertoek segurtasuna eskaintzen dutela egun. 

Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera honen bilakaeraren berri emango dute, neurri berriak hartu behar izanez gero.

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 26an

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @oriaetabeltza
    2019.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ El Departamento de Salud confirma un caso de sarampión en Gipuzkoa ➡︎ https://t.co/QPFwPdORy3

  • @oriaetabeltza
    2019.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Osasun Sailak Gipuzkoan elgorri-kasu bat dagoela egiaztatu du ➡︎ https://t.co/Kf2lXl7L1A

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Osasun Saileko Osasun Publikoraen eta Adikzioen Zuzendaritzak egiaztatu du #elgorri-kasu bat dagoela Gipuzkoan ➕ https://t.co/ysezdOs8jv