Berriak Lehendakaritza
Eu

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken deialdia egin da (Gobernu Bilera 2019-04-30)

2019.eko apirilak 30

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2019-2020rako deialdia; zenbateko osoa 216.000 eurokoa da.

Guztira hamaika beka deituko dira, honako modalitateetan: Europako gaiak (4); kanpoko euskal komunitatea (3); eta kanpo-harremanak (4).

Europako gaietako beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Bi bekak Euskadik Europar Batasunean duen ordezkaritzan, Bruselan.

Kanpoko euskal komunitatearen alorreko beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Beka batek Euskadik Argentina-Mercosurren, Buenos Airesen, duen ordezkaritzan.

Kanpo-harremanetako beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Bi bekak Euskadik Txilen, Perun eta Kolonbian duen ordezkaritzan. Horietako bat ordezkaritzaren egoitzan, Santiagon (Txilen), garatuko da eta bestea ordezkaritzak Bogotan (Kolonbia) duen bulegoan.

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako edo horien mende dauden bulegoetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza), eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko