0
Lehendakariak San Prudentzio eta Estibalitzeko Ama Birjinaren ohoretan egiten den Ohorezko Erretretan parte hartu du
2019-04-27
Iñigo Urkullu Lehendakariak San Prudentzio eta Estibalitzeko Ama Birjinaren ohoretan egin den Ohorezko Erretretan parte hartu du gaur arratsaldean, Arabako Foru Aldundiko balkoi nagusian. Saioan Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpeta-joleak eta Atabal-jotzaileak egon dira.
Gaurko ekitaldian Beatriz Artolazabal, Bingen Zupiria, Estefanía Beltrán de Heredia, eta María Jesús San José sailburuak egon dira, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusi Ramiro Gozalezekin, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegirekin eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin batera.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan