Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: “Eredu ekonomiko eta sozial orekatu eta jasangarri batek emakumea behar du enpresan”

2019-04-26
  • Sailburuak gainera, Eustatek kaleratutako BPGren hazkundeari buruzko balorazioa egin du industriak eginiko esfortzua aitortuz

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak WISTA (Women’s International Shipping & Trading Association) elkartearen urteroko topaketan parte hartu du. Topaketa honetan itsas jarduerarekin zerikusia duten gaiak landu dira –arrantza, logistika, garraioa, hornidura-katea, edo portuetako aktibitatea- generoaren ikuspuntuari garrantzia emanez

Bere hitzaldian Tapiak Industriaren gaur egungo erronken errepasoa egin du eta digitalizazioa, berrikuntza, azpiegituren hobekuntza, energia eta nazioarteratzea aipatu ditu ardatz transbertsal gisa.

Sailburuak gazteak eta emakumeak industriara erakartzeko garrantzia azpimarratu du enpresen beharretara egokitutako formazio sistemarekin, eta talentua sortu eta erakartzeko beharra kontutan hartuz. Tapiak gainera, emakumeak industria mundura gerturatzeko eta ardura postuetan aritzeko beharra nabarmendu du, eredu ekonomiko eta sozial orekatu eta jasangarria lortzeko.

Gaur Eustatek BPGri buruz kaleratu dituen datuen balorazioa ere egin du sailburuak

Komunikabideen galderei erantzunez, Tapiak Ekonomiaren hazkundean industriak eginiko esfortzua aitortu du. BPGaren urte arteko hazkundea %2,2koa izan da eta hiruhileko artean %0,6koa 2019ko lehen hiruhilekoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)