Berriak Lehendakaritza
Eu

Gernikako bonbardaketaren biktimen alde egingo errespontsuan eta lore eskaintzan hartu du parte Eusko Jaurlaritzak bonbardaketa izan zela 82 urte bete direnean

2019.eko apirilak 26

Eusko Jaurlaritzaren sailburuek gaur arratsaldean omenaldi hunkigarri baten hartu dute parte Gernikako bonbardaketaren biktimak oroitzeko. Erasoaldiaren 82. urtemuga bete den egunean, errespontsua eta lore eskaintza egin zaie erasoaldian hildakoei Zalloko hilerrian. Condor legio alemaniarrak, Gerra Zibilean Francok izan zuen aliatuak, egin zuen bonbardaketa, hori guztia suntsituz.

Beste agintari batzuen artean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik parte hartu dute Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal Enplegua eta Gizarte Politikak sailburuak, Iñaki Arriola Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, Nekane Murga  Osasuneko sailburuak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta  Maria Jesús San José Lana eta Justizia sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak