Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren garrantzia azpimarratu du ASCRI-k Bilbon ospatu duen Kongresuan

2019.eko apirilak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak ASCRIk -Asociación Española de Capital, Crecimiento e Inversión- antolatutako "El capital privado, impulso de la economía"Kongresuarenha irekiera ekitaldian izan da. 

Lehendakariak, bere hitzaldian, kapital publikoaren eta kapital pribatuaren arteko lankidetza balioetsi du, ekonomia produktiboaren hurbiltasunarekin batera euskal ereduaren gakoetako bat baita.

Zentzu honetan Lehendakariak gogora ekarri du euskal ekonomiaren sendotasuna eta saneamendua honen apustuaren emaitza direla. Urte honetarako % 2,2ko hazkunde-aurreikuspena eta datorren urteko % 2ko aurreikuspena, hain zuzen. Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, azken urteetako hazkunde etengabearen oinarria euskal industriak euskal ekonomiari egiten dion ekarpenari esker da, Barne Produktu Gordinaren % 25a dagokiona.

Lehendakariak azaldu duenez, hiru dira Euskadik duen espezializazio-estrategiak jasotzen dituen lehentasunak: energia, Fabrikazio Aurreratua eta Bio-Osasuna. Estrategia horrek, besteak beste, automobilgintza, Energia berriztagarriak, Makina Erreminta, Itsas sektorea, Trenbide Industriak, Aeronautika edo Aeroespaziala bezalako sektoreetan aplikatutako inbertsio publikoa eta pribatua biltzen ditu.

De otro lado, la estabilidad institucional y la solvencia financiera, constituyen según el Lehendakari la segunda clave del modelo del ejecutivo vasco. Es en este contexto en el que se sitúa la decisión de constituir un Fondo destinado a la financiación de grandes proyectos de inversión y la creación de un nuevo Fondo de capital riesgo público-privado con vocación de gestionar 250 millones de euros provenientes de aportaciones privadas, inversiones institucionales y entidades financieras. "Una oportunidad de trabajar junto a la inversión institucional en favor del desarrollo económico de las empresas vascas", ha señalado.

Beste alde batetik, Lehendakariak azaldu duenez, erakundeen egonkortasuna eta finantza-kaudimena Eusko Jaurlaritzaren ereduaren bigarren giltzarria dira. Testuinguru horretan, inbertsio-proiektu handiak finantzatzeko eta arrisku publiko-pribatuko funts berri bat sortzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Funts horrek 250 milioi euroko baliabideak kudeatuko ditu, ekarpen pribatuetatik, erakundeen inbertsioetatik eta finantza erakundeetatik. "Euskal enpresen garapen ekonomikoaren aldeko inbertsio instituzionalarekin batera lan egiteko aukera" dela adierazi du.

Euskalduna Jauregian ospatu den Kongresuan ere izan dira Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu eta Bilboko alkate Juan Mª Aburto.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak