Berriak Lehendakaritza
Eu

Bakearen Museoak Gernikako bonbaketaren lekukoen ikus-entzunezko testigantzak jaso ditu erakusketa batean

2019.eko apirilak 25

Gernikako Bakearen Museoak BIZITAKO BONBAKETA. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitako testigantzak ikus-entzunezko edukien bitartez jaso dituen erakusketari hasiera eman dio gaur.

Bertan egon dira, Gernikako alkate den José María Gorroño, Gernikako Bakearen Museoaren zuzendari, Iratxe Momoitio, testigantza eman duten pertsonak berak eta memoria historikoan lanean dabiltzan elkarteetako ordezkariak.

Erakusketan daude ikusgai garai desberdinetan jasotako testigantzak. Adibidez, William Smallwood-ek, “Egurtxiki”-k, 70. hamarkadan jaso zituenak eta orain ikus-entzunezkoak bihurtu direnak. Hauei gehitu dira 2018.urtean Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jasotakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak