Eu

Beatriz Artolazabal: “Haurrei eta nerabeei arreta emateko Zeuk Esan zerbitzua zabaltzen ari da”

2019.eko apirilak 24

 

  • Bihar, osteguna, apirilak 25, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna
  • 2018 kontsulta-kopururik handieneko bigarren urtea izan da
  • Zeuk Esan zerbitzua batez ere garatzen da haurrei eta nerabeei informazioa, orientazioa eta aholkua emateko 116111 telefono-zenbakiaren bidez, eta iaz 843 kontsulta jaso zituen
  • 2018´an adingabeek egindako kontsulten % 94,5 12 urtetik 18 urtera bitarteko gaztetxoek egin zituzten
  • Familietara edo inguruko helduengana jo nahi ez duten edo jo ezin duten eta arazo baten irtenbiderik aurkitzen ez duten neska-mutilek erabil dezakete
  • Telefonoaren beste aldean adingabeekiko tratuan esperientzia duen psikologo bat edo gizarte-hezitzaile bat egotea laguntza eraginkorra izan daiteke
  • Nerabeek berdinen arteko harremanekin, harreman afektibo-sexualekin eta familia-harremanekin zerikusia duten gaiak planteatzen dituzte

VG 2019 04 24

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi du bihar, osteguna, apirilak 25, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta batez ere 116111 telefono-zenbakiaren bidez haurrei eta nerabeei informazioa, orientazioa eta aholkua emateko Zeuk Esan zerbitzua zabaltzen ari dela eta 2018an 843 harreman ezarri zirela eta 979 kontsulta sortu zirela. Horietako gehienak, % 90, telefono-bidez egin ziren 116111 telefono-zenbakian; gainerako % 10 zerbitzuko postontziaren bidez iritsi ziren.

 

Datu horiek egiaztatzen dute finkatu egin dela haurrei eta nerabeei informazioa, orientazioa eta aholkua emateko Zeuk Esan zerbitzua eta 2018a izan dela Zeuk Esan zerbitzua 2010ean abian jarri zenetik kontsulta-gehien izan den bigarren urtea, bai eta lau lauhilekoen arteko oreka handieneko urtea ere. Zerrendan lehenengo lekuan 2011 dago, sustapen-kanpainak 1.436 kontsulta artatzeko bidea eman baitzuen. 2017an 621 kontsulta artatu ziren, 2018an baino 222 gutxiago.

 

Igoera horrek adierazten du, Beatriz Artolazabalen ustez, “gero eta jende gehiagok duela baliabide honen eta bere erabilgarritasunaren berri”. Alde horretatik, Artolazabal sailburuak azpimarratu du eskolaren esparruan egiten den lana: “familietara edo inguruko helduengana jo nahi ez duten edo jo ezin duten eta arazo txiki edo handi baten irtenbiderik aurkitzen ez duten neska-mutilentzat benetan baliagarria da zerbitzua. Psikologian edo gizarte-hezkuntzan prestatuta dagoen eta adingabeekiko tratuan esperientzia duen pertsona bat telefonoaren beste aldean izatea laguntza lortzeko beste aukera bat izaten da beti”.

 

Profilak

Artolazabalek zehaztu duenez, kontsulten % 58 (489) adingabeek egin zituzten, eta % 42 (354) helduek. Horien artean, gurasoek egindako kontsultak % 56,2 izan ziren. Gainerakoak honela banatzen dira: profesionalek, % 25,4; bigarren edo hirugarren mailako familiartekoek, % 7,3; eta adingabearekin familia-harremanik ez duten pertsona helduek % 11,1.

 

Adingabeen artean, nerabeak dira zerbitzua gehien erabiltzen dutenak, eta kezkatzen eta planteatzen dituzten gaiak harremanekin zerikusia dutenak dira: berdinen arteko harremanak, harreman afektibo-sexualak eta familia-harremanak”, adierazi du Artolazabalek.  Zehazki, 2018an adingabeek egindako kontsulten % 94,5 12 urtetik 18 urtera bitarteko gaztetxoek egin zituzten. Eta generoen arabera, neskek gehiago deitzen dute; izan ere, deien % 74 neska adingabeek egin zituzten, eta mutil adingabeek, berriz, % 26.   

 

Horrez gainera, Zeuk Esan zerbitzuak iaz 804 argitalpen egin zituen gizarte-sareen, blogen eta aldizkarien bidez “prebentzio, sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza lanaren baitan”, esan du Beatriz Artolazabalek. Lan hori egiten da lehen mailako hartzaileekin, hau da, adingabeekin, eta bigarren mailakoekin: familiekin, eskolarekin, haurren eta gazteen arloko profesionalekin eta helduekin, oro har.

 

Irudi berria

Beatriz Artolazabalek adierazi du aurten, 2019an, berritu egingo dela zerbitzuaren irudia logotipo berri batekin, eta material berriak (besteak beste, posterrak, pegatinak, liburu-markatzaileak, liburuxkak eta bideoak) sortuko direla “adingabeek zerbitzuaren berri izatea sustatzeko. Zeuk Esan zerbitzuaren erabiltzaile izan daitezkeenak etengabe berritzen dira eta gure ahaleginak iraunkorra izan behar du”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu du Zeuk Esan zerbitzuko 116111 telefono-zenbakiaren atzean dagoen profesional-taldeak egiten duen orientazio, aholkularitza eta informazio lana, eta gogoratu du zerbitzua konfidentziala dela, 116111 zenbakira egiten diren deiak doakoak eta anonimoak baitira eta ez baitute arrastorik uzten fakturan.

 

Telefonoaz gainera, Zeuk Esan zerbitzuak beste komunikazio-bide batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, gizarte-sareak (@Zeukesan Twitter, Facebook eta Instagram bidez), www.euskadi.eus/zeukesan webgunea, Youtubeko kanala (https://www.youtube.com/user/Zeukesan) eta adingabeen bloga (http://zeukesan.blog.euskadi.eus).

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Zeukesan
    2019.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Zeukesan: 📞 El servicio @Zeukesan de atención a infancia y adolescencia extiende su utilidad ➡︎ https://t.co/Fb9qGqmeF3 https://t.co/qr

  • @titanides1
    2019.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Zeukesan: 📞 El servicio @Zeukesan de atención a infancia y adolescencia extiende su utilidad ➡︎ https://t.co/Fb9qGqmeF3 https://t.co/qr

  • @Zeukesan
    2019.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    📞 El servicio @Zeukesan de atención a infancia y adolescencia extiende su utilidad ➡︎ https://t.co/Fb9qGqmeF3 https://t.co/qrZ5LHOjD4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak