Berriak Herrizaingoa
Eu

33.000 kontsulta jaso ditu terrorismoaren kontrako webguneak martxan jarri zenetik

2011.eko martxoak 21

Ia 500 pertsonak terrorismo eta bere inguruari buruzko informazioak eman dituzte

Hiritarren kolaborazioa terrorismoaren kontra agerian geratu da azken urtean zehar, joan den maiatzean Ertzaintzako Terrorismoaren Kontrako eta Informazio Dibisioak martxan jarritako webguneak jasotako 32.666 bisiten bidez. Faktore honek, eta batez ere denboran zehar egindako ikerketen mantentzeak, Ertzaintza ahalbidetu dute ETA eta bere inguruaren kontrako borroka nabarmenki sustatzeko. Hiritarrek ia 500 ekarpen egin dituzte atarian, eta horietako asko garrantzitsuak izan dira ikerketa ildoak finkatzeko.

2010eko urrian, Rodolfo Aresek Ertzaintzako terrorismoaren kontrako jarrera laburbildu zuen: "Euskadin emandako ekintza terrorista eta hilketa guztiak ikertzen jarraituko du, argitu, egileak atxilotu eta justiziaren esku jarri arte". " Inor ez da zigorrik gabe geratzen jarduera terroristak egiten dituenean", azpimarratu zuen Herrizaingo Saileko euskal Sailburuak.

Konpromiso hau hartuta, Ertzaintzako Terrorismoaren Kontrako eta Informazio Dibisioak sare terroristaren aurkako ikerketak sustatu zituen joan den urtean zehar, webgune bat martxan jarrita. Hala, hiritarren kolaborazioa kanalizatzeko eta, aldi berean, ETAren jarduera eta atentatuen (orain dela urte batzuk emandako batzuk ere) inguruko ikerketak sakontzeko.

Atentatu terroristak, kale borrokako ekintzak edo, soilik, inguru bortitzaren kolaboratzaileek leku publikoak ikonografia ilegalaren bidez usurpatzeko ekintzak argitzeko pertsona askoren parte-hartzeak  2010eko maiatzaren 12an martxan jarritako terrorismoaren kontrako webguneak 32.666 bisita jasotzea erraztu du. 487 informazio ekarpen egin dituzte hiritarrek, eta horietako batzuk Ertzaintzaren ikerketetan erabilgarriak izan dira.

http://www.ertzaintza.net/public/wps/portal/antiterrorista

Urteetan zehar mantendutako ikerketak

Webgunearen ekimenarekin batera, ETAren kontrako Ertzaintzaren pertseberantzia politika daukagu, ikerketa ildoak denboran zehar irekita mantendu direla emaitza garrantzitsuak lortzea ahalbidetu duten aztarna eta ekarpen tekniko berriak (DNA analisien emaitzak bezala) aurkitzeko.

Horrela, joan den urtean zehar Tontor eta Kresala komandoak desegin eta hainbat atentatu argitu ziren, besteak beste, 2003ko otsailean emandako Joseba Pagazaurtunduaren hilketa (Ertzaintzak ez zuen ikerketa hori alde batera inoiz utzi, egileak identifikatzeko frogak aurkitu zituen arte) edo 2008ko irailean Ondarroako Ertzain-etxeak jasandako bonba-auto erasoa (7 agente suertatu ziren zaurituta).

2008ko apirilean Elgoibar herri gipuzkoarreko PSE alderdiaren egoitzan lehergailu baten jartzea eta 2005eko irailean Avilako industrialde batean bonba-furgoneta baten kokatzea   ustezko egileen atxiloketarekin argitutako beste atentatu batzuk dira. 2010ean zehar, hainbat zulo aurkitu eta armamendu zein material leherkorra konfiskatu dira.

Orotara, 2010ean, Ertzaintzak ETAko ustezko kide edo kolaboratzaile izateagatik hamaika pertsona atxilotu eta hogeita bat egotzi ditu.

Harrobi terroristari dagokionez, kale borroka edo ordena publikoko ekintzekin erlazionatutako berrogeita zazpi leporatze eta atxiloketa eraman ditu aurrera Ertzaintzak. Orain dela urte batzuk gertatutako sabotaje batzuen egileak identifikatu dira; horretarako, kasuak irekita mantendu ziren ikerketak alde batera utzi gabe, atxilotuak eta delituak erlazionatzeko frogak aurkitu arte.

Zorrotza eta La Peña auzo bilbotarretan autobusen erretzea, 2000ko abuztuan eta 2002ko otsailean hurrenez hurren, Portugaleten hainbat agente zauritu zituen Ertzaintzako patruila baten aurkako erasoa, 2001eko abuztuan, Donostian autobus baten erretzea, 2008ko irailean, eta azken hamarkadan emandako kale borrokarekin erlazionatutako beste hainbat ekintzen egileak Agintaritza Judizialaren esku daude, nahiz eta denbora igaro den.

Urte honi begira, Ertzaintzako Terrorismoaren Kontrako eta Informazio Dibisioak argitu gabe dauden ekintza terrorista eta kale borrokarekin erlazionatutako ekintzen ikerketarekin jarraitzen du, egileak atxilotzeko eta Agintaritza Judizialaren esku jartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko