Eu

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eginiko “Adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburua” hartu du, erreferentzia gisa, Nafarroak

2019.eko apirilak 19
  • Lleidako Udalak ere Establezimendu Lagunkoien Euskal Eskuliburua erabiltzen du.
  • Eusko Jaurlaritzak OME-Osasunaren Mundu Erakundearen aitortza jaso du, “Euskadi Lagunkoia ekimenaren baitako jarduketengatik”
  • Beatriz Artolazabal: “liderrak gara arlo honetako lanari dagokionez; Europako administrazio guztiek elkarrekin lan egin beharko genuke, gehienbat bizi-itxaropena inoiz baino handiagoa den honetan”

 

VG 2019 04 19

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eginiko Adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburua erabiliko du Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak. Beharrezko egokitzapenak egin ostean, Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren aldeko 2017-2022 Estrategiaren Ekintza-planean sartzea da bere xedea.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek nabarmendu duenez, “orain dela aste batzuk Lleidako Udalak baimena eskatu zigun ere denda eta merkataritza-gunetan adinekoentzako arreta egokia bermatzeko xedearekin gure sailean egindako Establezimendu Lagunkoien Gidaliburua erabili ahal izateko”.

 

OME-Osasunaren Mundu Erakundeak ere Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Euskadi Lagunkoia” izeneko ekimenaren baitan gauzatu dituen jarduketak aitortu zituen iaz, Euskadiko adinekoen ezagutza eta eskarmentua transmititzea xede duen “Ondarea” programa bereziki.

 

“Egia da aitzindari izaten ari garela zahartze aktiboaren arloan; baino asko dago egiteke oraindik alor horretan. Europako administrazio guztiek elkarrekin lan egin beharko genuke gai honi dagokionez. Ugariak dira Kanada, Austria, Erresuma Batua, Portugal edo beste estatu eta herrialdetako lehen mailako biltzarretan gure ekimenek izan dituzten aipamenak. Guk, gure aldetik, gertu jarraitzen ditugu ere beste toki batzuetan lorturiko aurrerapenak eta gauzaturiko proiektuak”, gaineratu du Sailburuak.

 

Ahalduntzea

Beatriz Artolazabalen ustez, “erakunde gisa, gure adinekoen ahalduntzea eta independentziarik handiena bermatzeko helburuarekin lan egin behar dugu. Halaber, adinekoek paira zitzaketen arreta faltako edo utzikeriako egoera guztiak saihesten saiatu beharko genuke, Hurkoak iragan otsailean Donostian egin zuen biltzarrean aipatu bezala. Giza Eskubideen Europako Oinarriaren beste alderdietako bat da eta liderrak gara horren inguruko politikei dagokienez”.

 

Nafarroako Foru Erkidegoa adinekoentzako jarduketa-protokoloak prestatzen ari da egun eta bere adituen ustez Eusko Jaurlaritzak garatu dituen lanak eta programak oso egokiak dira, gehienbat adinekoenganako balizko tratu txarrak edo zaurgarritasunezko egoerak detektatzeko galdetegiei dagokienez.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburuak edo erremintak beren oinarrizko beharrak estalita ez izateagatik zaurgarritasunezko egoeran dauden pertsonen kasuak prebenitu eta hautematen ditu eta erreferentzia argia da sinposio eta jardunaldi espezializatuetan.

 

“Adinaren inguruko aurreiritzi eta estereotipotan oinarritutako Edadismo edo adinekoen bazterkeriaren aurka lan egiten dugu Euskadin, bazterkeria mota horrek mundu osoko pertsonen egunerokotasunean eragiten baitu”. OMEk Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruko ONDAREA gure proiektua saritu zuen, edadismoaren aurka borrokatzea xede duten munduko 9 jardunbide egokienen artean dagoela aitortuz”, azaldu du Artolazabalek, “baina lan asko dago egiteke oraindik. Zorionez, beste administrazio batzuek gure ekimenaren balioa aitortu dute eta, guztion artean, gobernantza berri eta eraginkor bat ezar genezake alor honetan, gehienbat bizi-itxaropena inoiz baino handiago den honetan”, azpimarratu du Artolazabalek.

.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak