Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Secot-ek, “Lankidetza Teknikorako Seniorrak” elkarteak, zahartze aktiboan eta boluntariotzaren sustapenean jarduketak garatzea bultzatuko dute

2019.eko apirilak 16
  • Beatriz Artolazabal: “helburua lan-bizitzatik erretirorako trantsizio egokia izaten laguntzea da”

VG 16 04 2019

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, lankidetza-protokoloa sinatu du Secot-ek, “Lankidetza Teknikorako Seniorrak” elkarteak, Euskadin dituen arduradunekin, “zahartze aktiboaren eta boluntariotzaren sustapenaren eremuetan lan-bizitzatik erretirorako trantsizio egokiarekin zerikusia duten jarduketak sustatzeko”.

Horretarako, bi erakundeek, zahartze aktiboaren eta boluntariotzaren sustapenaren eremuetan hitzarmenen, zabalkunde-programen eta gizarte-kontzientziazioaren bidez, dinamikak sustatuko dituzte, “Euskadin ezagutza sortzeko eta belaunaldien artean ikasteko espazioak eraikitzeko adinekoen inklusioa bultzatzeko eta, horrela, zahartze aktiboaren inguruan eta zahartzen diren pertsonen artean ekintza boluntarioa eta elkarlan komunitarioko mugimendu parte-hartzaileak areagotzeko sustapenaren inguruan ekintza boluntarioarekin sentsibilizatzeko".

Protokoloa Beatriz Artolazabalek, Graciela Imaz SECOTen Gipuzkoako Ordezkaritzako presidenteak, José Luis Agirre Secot Bilbokoak eta Victor Allende SECOT Arabako presidenteak sinatu dute, Emilio Sola eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearekin batera.          

Ekintzak

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2015-2020 Zahartze Aktiboaren Estrategia garatzen du –zahartzen diren pertsonen autonomia eta independentzia sustatzen ditu, beren bizitzari buruzko erabakiak errazago hartzeko zeharkako prebentzio-politikak ezarriz–, bai eta 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategia ere; horrek boluntariotza eta gizarte-partaidetza sustatzen ditu, “eta, horretarako, parte hartzeko eta elkartasunerako kultura sustattzen du, herritar aktiboak eraikitzeko”.

 SECOT boluntariotza-elkarte pribatua da, independentea, apolitikoa eta ez-konfesionala eta zibila; 1989an sortu zen eta “beren lan-jarduera amaitu baina gizarte-eginkizuna bete nahi duten eta, horrela, adimen-jardueren bidez beren bizi-kalitatea hobetu nahi duten eta aholkularitzarako boluntariotzaren bidez belaunaldien arteko harremanak bultzatu nahi dituzten pertsonen garapenean laguntzen du”

 Gaur goizean sinatutako protokoloan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak eta Secotek hitzarmen zehatzak garatu ahalko dituzte, honako hauek garatzeko: zahartze aktiboaren eta boluntariotzaren sustapenean ekintzak, zabalkunde-programak eta gizarte-kontzientziazioa sustatzeko; Euskadin ezagutza sortzeko eta belaunaldien artean ikasteko espazioak eraikitzeko adinekoen inklusioa bultzatzeko dinamikak; zahartze aktiboaren inguruan ekintza boluntarioarekin zerikusia duten partaidetzaren eta boluntariotzaren eta herritarren sentsibilizazioaren eginkizun sozialak duen garrantzia ikusaraztea; eta zahartze aktiboaren eta boluntariotzaren eremuei buruzko informazioa eta dokumentazioa trukatzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CEESPV
    Orain dela 4 egun
Ekitaldiko kargudunak