Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak bost fundazio berri eratu ditu

2011.eko martxoak 20

Hain zuzen ere, Fundación Mountaineers for Himalaya izeneko fundazioa Edurne Pasabanen ekimenez eratu da eta bera du buru

Aurreko otsailaren zehar Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroak bost fundazio berri eratzeko eskaerak ebatzi zituen. Horiek izan dira Mountaineers for Himalayas Foundation Edurne Pasaban, Arkeolan fundazioa, Fidias fundazioa, Garun fundazioa eta Ekai fundazioa.

Hain zuzen ere, Fundación Mountaineers for Himalaya izeneko fundazioa Edurne Pasabanen ekimenez eratu da eta bera du buru. Eratzeko dokumentuan adierazten duen bezala, fundazioaren printzipioa da Himalaiako biztanleei bueltatzea mendizaleei eta bidaiariei eskaini dizkien gauza onak haien lurrak bisitatu dituztenean. Eta bueltatzea fundazioari beharrezko, eraginkor eta iraunkorragoa iruditzen zaion moduan, hau da, ahalik eta haur gehienentzat heziketa on bat finantzatuz.

Beraz, eratu den fundazioak mendizaletasunaren santutegiaren onurarako zuzendutako jarduera du, bertako biztanleak konpentsatzeko asmoarekin. Bidaiari txangozale, alpinista edo mendizale soilen komunitateak bere laguntza era garden eta bateratuan emateko bide eraginkor bat aurkituko du.

Lehenengo ekitaldian, fundazioaren helburu nagusia Himalayan Children's Foundation (HMF) izeneko GKErentzako fondoak lortzea da, Himalaiako mugaldeko eskualdeetako (Nepaleko iparraldea) haur behartsuentzako etxe bat burutu eta administratzeko. Etxeak, Kailash Hostel izena duenak, urte osoan laguntza eta heziketa ematen dizkie haur horiei bertako eskola bikainetan.

Azken asteetan eratu diren gainontzeko fundazioek dituzten gaiak oso desberdinak dira, hala nola, arkeologia, gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen gizarte-trebetasunak sustatzea helburu izango duen aisialdirako zentro bat sortzea, software librea eta unibertsitate-mailako ikerketa sustatzea.

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpekoa den Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak, beste eginkizunen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta fundazioei aholku eta laguntza tekniko ematearen eta horien kontrolaren ardura duen Fundazioen Babesletza kudeatzen ditu. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak bostehun bat ditu erregistratuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan