Berriak Segurtasuna

Euskadiko gorroto-delituei eta Europarekin alderatzeko analisiari buruzko urteko txostena aurkeztu dute

2019-04-17

Dokumentua Eusko Legebiltzarrera eraman dute

 

Vitoria-Gasteiz, 16 de abril de 2019

UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendari Jon Mirena Landak Euskadiko gorroto-delituei eta Europarekin alderatzeko analisiari buruzko urteko txostena aurkeztu dio Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediari.

 

Dokumentua jada aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, eta Segurtasun Sailak, Ertzaintzaren bidez, eta UPV/EHUk, Giza Eskubideen Katedraren bidez, izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

 

Txostenean zehaztasunez jaso dira Ertzaintzak erregistratutako gorroto-gertakariak, gertakari horien xede diren kolektiboen mapa, delituen tipologia eta halako delituak gertatzen diren lekuak, lurralde-banaketa eta inputatutako, ikertutako eta atxilotutako pertsonen eta biktimen kopurua.

 

Dokumentuan Europarekin, eta, zehazki, Frantziarekin, Alemaniarekin eta Erresuma Batuarekin alderatzeko analisia ere egiten da.

 

Adierazi behar da 2018an Ertzaintzak guztira 132 gorroto-gertakari erregistratu zituela, eta horietatik 130 delituak izan ziren eta 2 arau-hauste administratiboak.

 

Erregistratutako 130 delitu horietatik 10 Araban gertatu ziren, 83 Bizkaian eta 33 Gipuzkoan.

 

Arrazakeriagatik eta xenofobiagatik 62 izan ziren, sexu-identitateagatik eta orientazioagatik 39, ideologiagatik eta orientazio politikoagatik 17, fedeagatik edo praktika erlijiosoengatik 7, dibertsitate funtzionalagatik beste 3 eta aporofobiagatik 2.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)