Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadiri AP-68 autobidearen transferentzia egitea adostu dute

2019.eko apirilak 15

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadiri AP-68 autobidearen transferentzia egitea adostu dute. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza arduratuko da autobidearen titulartasunaz, funtzioez eta zerbitzuez, 0 kilometro-puntutik (Bilbo) 77,5 kilometro-puntura (Arabaren eta Burgosen arteko muga). Gainera, Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa, subrogatuko duela esan du sailburuak, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan. Era berean, transferentzia jasotzean, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei eskualdatzeko kudeaketa-lanak hasiko dituztela jakinarazi du Erkorekak.

Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, urtero, Kupotik 2 milioi euro deskontatuko dituela nabarmendu du. Hain zuzen, 31 milioi euroren % 6,24, hori baita Espainiako Gobernuak urtero Estatuko autobideetarako aurrekontuan jaso duen kopurua.

Erkoreka sailburuak akordio hau Euskadirentzat oso positiboa dela azpimarratu du. “Gaur, Eusko Jaurlaritzaren konpromiso eta helburu nagusietako bat gero eta hurbilago dugu: Gernikako Estatutua osorik bete dadin lortzea, autogobernu aitortua”, esan du. Sailburuak azaldu duenez, transferentzia horren bidez, osatu egiten da errepideen euskal mapa, eta % 100ean euskal erakundeen titulartasunekoa izatera igaroko da, horrela. “Akordioaren bidez, gainera, Itunaren harreman itunduaren eta alde bikoaren eredu historikoa aitortu eta sendotzen da”, gaineratu du.

Bozeramaileak adierazi du akordio berri horrek elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez Gernikako Estatutua osorik betetzea bideragarria dela erakusten duela. “Akordio berrien sarrera izatea espero dugu”, esan du.

Gainera, Erkorekak jakinarazi du bi gobernuak datozen egunotan dagoeneko oso aurreratuta dauden beste hiru eskumenetan lanean jarraitzea adostu dutela:

  • Eskola-aseguruaren osasun-prestazioak.
  • Farmaziako produktuen arloko Estatuko legeriaren betearazpen-funtzioak.
  • Euskadin egoitza duten enpresetan enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden pertsonen erretiroaren aurretiko laguntza berezien kudeaketa.
8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JabiKintela
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @eajpnvparlament
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @EAJPNV_Congreso
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @MikelLegarda
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @olallapin
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @eajpnvbizkaia
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @eajpnv
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

  • @Gob_eus
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    🔵 Gobierno vasco y español acuerdan el traspaso de la AP-68 a Euskadi ➡︎ https://t.co/eBaH8dMG5m https://t.co/3KQcS3ZDV3

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)