Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak eta Osakidetzak Arartekoari 2016-2017ko LEPen egiteko dauden probak garatzeko 12 hobekuntza-neurri aurkeztu dizkiote

2019.eko apirilak 15

Neurriek Arartekoaren txostenaren gomendio nagusiak jaso dituzte, eta IVAPekin adostu eta SATSE, Sindicato Médico eta UGT sindikatuekin eztabaidatu dira. Espero da horiekin amaierako akordioa datorren maiatzaren 3ko LEPen Segimendu Batzordearen bileran adostea.  

Osakidetzak, aurtengo urtearen amaieran, neurri berri horietan oinarrituta, 2016-2017ko LEPetik egiteko dauden espezialista medikoen 26 plazen eta goi-mailako teknikari biologoen 4 plazen azterketak egingo ditu.

Proposatutako neurrien bidez, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioak hobeto betetzea da asmoa

 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, gaur, Arartekoari 2016-2017ko LEPen deialdi berezietarako 12 hobekuntza-neurri berri aurkeztu dizkiote. Neurri horiek egiteko dauden espezialista medikoen 26 plazen eta goi-mailako teknikari biologoen 4 plazen probetan aplikatuko dira; uda aurretik deituko dira.

Neurri horiek IVAPekin adostu dira eta sakon eztabaidatu dira 2016-2017ko LEPen akordioa sinatu zuten eta LEPen Segimendu Batzordea eratzen duten sindikatuekin: SATSE, Sindicato Médico eta UGT.  Batzordea maiatzaren 3rako deitu da, eta, bertan, neurriei buruzko azken akordioa adostea espero da, plaza horien deialdian sartu ahal izateko.

Neurri horien bidez, Arartekoak berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioak hobeto ziurtatzeko egin dituen gomendioak jasoko dira Osakidetzaren LEPen deialdietan, eta, horrela, bideragarritasuna neurtu ahalko da, hala badagokio, eskaintza publikoaren eredu berrira sartzeko; Osasun Sailak eta Osakidetzak eredu hori Eusko Legebiltzarrean aurkezteko konpromisoa hartu dute.

 Gaur goizean, Arartekoak neurrien proposamenaren aldeko balorazioa egin du, eta Osakidetzak eta 2016-2017ko LEPen inguruko akordioaren sindikatu sinatzaileek egindako ahalegina aitortu du, beren gomendioak aurretik onetsita zeuden oinarri orokorretan sartzeko eginiko ahalegina. Era berean uste du neurri horiek egoki bideratuta daudela eta bermatzaileak direla eta, nolanahi ere, enplegu publikorako prozesu inpartzialagoak eta objektiboagoak diseinatzen laguntzeko aukera dakartela.

 

HONAKO HAUEK DIRA PROPOSATU DIREN NEURRI NAGUSIAK:

Epaimahaiekin eta horien osaerarekin zerikusia duten neurriak, Arartekoaren txosteneko gomendioetan oinarrituta:

  1. Epaimahaikideak zozketa bidez hautatuko dira, eta, horretarako, hautagaitzak aurretik zehaztuko dira, irizpide objektiboen bidez.
  2. Espezialitatearen printzipioa betetzeko zozketa ausazkoa izan ezin bada, profesionalen oinarria lotutako espezialitate eta/edo kategoriekin areagotuko da, eta, beharrezkoa bada, Estatu mailako osasun-sistemako profesionalekin.
  3. Deialdiak esplizituki jasoko ditu epaimahaikideek bete behar dituzten betebehar etikoak eta, hala badagokio, jokabide-arauak.
  4. Deialdiak zehaztuko du epaimahaikideek epaimahaikide diren aldetik bete beharko dituzten berezko eginkizunen inguruko prestakuntza-jardunaldia jasoko dutela.

Neurri horiek azterketak prestatzeko eta egiteko alderdiei buruzkoak izango dira, Arartekoaren txostenaren gomendioetan oinarrituta:

  1. Probak prestatzeko eta zehazteko esparru metodologikoa edo jarduteko eskuliburu berezia izango da.
  2. EAEtik kanpoko kanpo-espezialistetara joko da, proba teorikoa prestatzeko, bai eta, deialdi horietan, zeharka, proba praktikoak prestatzeko ere.
  3. Deialdian zehaztuko da azterketak gai-zerrendara eta bibliografiara egokituko direla.
  4. Proba praktikoak zehaztean, elementu bat sartzea ausaz.

 

AZTERKETAK URRIAN

Osakidetzak, 2016-2017ko LEP sinatu zuten sindikatuekin akordioa adostu ondoren, uda aurretik azterketak deituko ditu eta urte beraren amaieran egingo dira.

Espezialista mediko-teknikoen 7 espezialitateren ezagutza berezien 26 plazen eta goi-mailako teknikari biologoen 4 plazen xehetasuna honako hau da:  

 

KATEGORIA

PROFIL BEREZIA

PLAZAK

FEM KARDIOLOGIA

Kardiologia hemodinamikoa

2

FEM KIRURGIA OROK. ETA AP. DIGESTIBOA

Kirurgia Hepatobiliarra Minbizia

1

FEM KIRURGIA OROK. ETA AP. DIGESTIBOA

Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak

1

FEM BARNE MEDIKUNTZA

Gaixotasun autoimmuneak

1

FEM OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA

Laguntza bidezko ugalketa

2

FEM OSPITALEKO PEDIATRIA

Haur Kardiologia

1

FEM OSPITALEKO PEDIATRIA

Neonatologia

2

FEM OSPITALEKO PEDIATRIA

Pediatriako Intentsiboak

4

FEM OSPITALEKO PEDIATRIA

Pediatriako Larrialdiak

3

FEM ERRADIODIAGNOSTIKOA

Neuroerradiologia Interbentzionista

2

FEM ERRADIODIAGNOSTIKOA

Erradiologia Interbentzionista

1

FEMT Analisi klinikoak

Zitogenetika eta Genetika Molekularra

2

 

KATEGORIA

PLAZAK

GT BIOLOGOA

4

 

                                                                                                                              Bilbo, 2019ko apirilaren 15a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko maiatzak 06

    a finales de año examen!!!desde que lo estan repetiendo...tiempo para estudiar les va a dar; mientras tanto osakidetza se lo toma con la filosofia y tarda en sacar un listado de aprobado la friolera de 6 meses o mas, no entiendo estos plazos deberian de copiar de las demas administraciones publicas ...cuanto tardaran en resolver esta OPE??? y lo mejor es que convocan otra OPE sin resolver esta.......de chiste!!!!!!!!!!