Eu

Artolazabalek Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearekin enpleguarekin, zerbitzuekin eta arretarekin zerikusia duten gaiak aztertu ditu

2019.eko apirilak 15

VG 15 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Elvira Resano Edurne Ibarrola eta Miriam Ocio Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sareko taldeko arduradunekin emakumeen landa-jarduerarekin, enpleguarekin eta inguruneko zerbitzuekin zerikusia duten zenbait gai aztertu ditu. Topaketan, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak ere parte hartu du.   Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarea 1999an sortu zen, “Arabako nukleo sakabanatu eta txikietako emakumeen elkarteak tokikoan zentratutako elkarteekin harremanetan jartzeko beharrari erantzuteko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak