Berriak Herrizaingoa

Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako lehen Kontsulta Batzordea

2011.eko martxoak 19

Datorren asteazkenean, martxoaren 23an, 2010-2011 Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako lehen Kontsulta Batzordea egingo da. Organoa Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako 2010/2011 Planarekin lotuta dago. Plana Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 8an onetsi zuen, Bakerako Heziketa Planaren birformulazio gisa.

Bizikidetza Planaren oinarrizko xedea herritarren jarrera aldatzea lortzeko bidean aurrera egitea da, sistema demokratikoa elkarrekin askatasunez bizitzeko berme gisa ikusteko eta helburu politikoak lortzeko indarkeriara jotzea justifikatzen duten proposamenak desagerrarazteko.

Lehendakariak egin duen izendapenaren arabera, kontsulta organoaren buruzagitza José Ramón Recalde Díezen esku geratuko da, azken horrek Kontseilua eta haren batzordeak formalki eratzeko bilera zuzenduko du, baita organoaren barne-funtzionamendurako gainerako arauak zehazteko ere.

Parte-hartze sozialeko, erakunde arteko koordinaziorako eta bultzatzeko organo bat da, ekintza osagarriak proposatzeko ahalmena du, baita plana ebaluatzeari buruzko iritziak emateko ere.

Kontsulta Organoak herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) eta gizarte zibileko (bakea eta giza eskubideen hezkuntzan lan egiten duten elkarte eta erakundeak, Euskadiko Eskola kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Arartekoa, komunikabideak: Eitb) ordezkariak barne hartzen ditu.

Bilera batzordeak, batzorde iraunkorra eta lanekoak (hezkuntza formala eta ez formala, koordinazioa eta araudia lantzea) eratuz hasiko da. Halaber, Kultura Demokratikoa 2010 txosten sozioekonomikoaren emaitzak aztertu eta eztabaidatuko dira.

Iruzkin bat
  • @zigaurre
    2011.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Propuesta: nombrar miembros de este Consejo Asesor a Amedo y Txapote. Ná más q por chinchar, total qué más da. http://bit.ly/h2Aua2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan