Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 34,5 milioi euro bideratuko ditu seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoen programa finantzatzera (Gobernu Bilera 2019-04-2019)

2019-04-16

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak erabaki du seme-alabak kargura dituzten familientzako laguntza ekonomikoen programara 34.549.000 euro bideratzea. Artolazabal sailburuak gaur gogorarazi du seme-alabak dituzten familientzako laguntzak “aldian behingoak ez diren prestazioak direla, ekonomikoak, familia-unitateko aitari edo amari bideratuak, kargura dituzten seme-alabak zaintzeko eta horien mantenurako behar ekonomikoei erantzuten laguntzeko”. Horiek eskubide subjektibo gisa jaso dira, Familientzako Laguntzei buruzko Legearen (abenduaren 12ko 13/2008) 8. artikuluaren arabera.

Laguntza horiek 400 €, 500 € edo 900 €-koak dira, familia-errenta estandarizatuaren arabera, eta hiru laguntza-mota daude:

  • Kargura dagoen seme edo alaba bakoitzeko (*aurreko taulan ageri da)
  • Erditze anizkoitzagatik edo adopzio anizkoitzagatik (2 edo ume gehiagokoa): laguntza hau behin baino ez da ordaintzen, eta metagarria da, ardurapeko seme edo alabarengatiko laguntzei dagokienez.
  • Nazioarteko adopzioagatik (atzerriko herrialdeetan adoptatutako semea edo alaba): laguntza hau behin baino ez da ordaintzen, eta metagarria da, ardurapeko seme edo alabarengatiko laguntzei dagokienez.

 

SEME EDO ALABA KOPURUA

ORDAINKETA KOPURUA

NOIZ/EGOERA

Lehenengo semeagatik edo alabagatik

1 ordainketa

Jaiotzean: hasierako laguntza

 

Jaiotzagatik

 

Adopzioagatik

 

Adopzioaren aurreko bizikidetzarako zaintzaren eskuordetzeagatik

 

Tutoretzagatik

Bigarren semeagatik edo alabagatik

3 ordainketa:

Jaiotzean: hasierako laguntza

1 eta 2 urte betetzean: mantenurako laguntza

Hirugarren semeagatik edo alabagatik eta hurrengoengatik

7 ordainketa:

Jaiotzean: hasierako laguntza

1, 2, 3, 4, 5 eta 6 urte betetzean: mantenurako laguntza

Laguntza horiek 2018-2022rako EAEko Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planarekin lotzen dira; “izan ere, planak pertsonek beren familia-proiektuarekin hasi ahal izateko eta nahi duten beste seme-alaba izateko zailtasunak dakartzaten oztopoekin pixkanaka amaitzea du helburu”, esan du Artolazabalek.

Dagoeneko aplika daitezkeen hobekuntzak

2018ko uztailaren 30ean, Gobernu Kontseiluak 121/2018 Dekretua onetsi zuen; horren bidez, aldatu egiten da kargura seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzei buruzko aurreko dekretua. Araua dagoeneko indarrean dago, pasa den abuztuaren 1etik; horrela, Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planean jasotako hobekuntza-konpromisoa gauzatu zen eta, horretarako, honako neurri hauek sartu:

  • Bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntzak handitzea; bi urterokoak izan beharrean (bat jaiotza-urtean eta beste bat umeak urtebete betetzen duenean) hirukoak izatea (aurrekoez gainera, beste urteroko bat gehiago, umeak bi urte betetzen dituen urtean).
  • Semearen edo alabaren kontzeptua zabaltzea, familia-etxebizitzan bizi diren eta ekonomikoki aitaren eta/edo amaren mendekoak diren adinez nagusiak eta 25 urtetik beherakoak sartzeko.
  • Adopzioaren, adopzioaren aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren eta tutoretzaren kasuetan, adopzioa edo adopzioaren aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa formalizatzen den urtea ulertuko da jaiotzaren baliokidea dela; horrela, mantenurako laguntza guztiak jasotzeko eskubidea sortuko da, seme edo alaba horrek familia-unitateko seme eta alaben artean betetzen duen hurrenkeraren arabera, jaiotza-dataren arabera antolatuta eta 18 urteko adina baino ez dela izango adin-muga.
  • Aldaketa adopzioa edo tutoretza oinarri duten hasierako eskabideak aurkezteko kontaketa hasteko egunean; izan ere, orain, adopzioaren edo tutoretzaren eraketa dagokion erregistro zibileko bulegoan inskribatu eta hurrengo eguna izango da.

Semeak eta alabak dituzten familientzako laguntza-sistema, mota, zenbateko eta urterokoak direla eta, orain honela banatzen da:

 

Laguntza-mota

Urterokoak

Adina

Errenta Estandarizatua

Zenbatekoa

A. Lehen semea edo alaba

1

Jaio. edo adop- eguna

EE=<20.000,00 €

900,00€

B. Bigarren semea edo alaba

3

Jaio. edo adop- eguna

Urtebete

Bi urte

EE>20.000,00 eta =<30.000,00 €

500,00€

C. Hirugarren semea edo alaba

7

Jaio. edo adop- eguna

Urtebete

Bi urte

Hiru urte

EE>30.000,00 €

400,00€

Lau urte

Bost urte

Sei urte

D. Erditze edo adop. anizkoitz nazionala

1

Jaio. edo adop- eguna (metagarria A, B eta Crekin)

EE=<20.000,00 €

(ume kop. - 1)* 2.000,00 * 2,0

EE>20.000,00 eta =<30.000,00 €

(ume kop. – 1)* 2.000,00 * 1,5

EE>30.000,00 €

(ume kop. - 1)* 2.000,00 * 1,0

E. Nazioarteko adop. soila

1

Adop. urtea (metagarria A, B eta Crekin)

EE=<20.000,00 €

2.000,00 * 2,0

EE>20.000,00 eta =<30.000,00 €

2.000,00 * 1,5

EE>30.000,00 €

2.000,00 * 1,0

F. Nazioarteko adop.anizkoitza

1

Adop. urtea (metagarria A, B eta Crekin)

EE=<20.000,00 €

2.000,00 + [1.500,00 * (ume kop. - 1)] * 2,0

EE>20.000,00 eta =<30.000,00 €

2.000,00 + [1.500,00 * (ume kop. - 1)] * 1,5

EE>30.000,00 €

2.000,00 + [1.500,00 * (ume kop. - 1)] * 1,0

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko