Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak babestutako 405 etxebizitza sustatuko ditu

2011.eko martxoak 21

 Sailburuak eta alkateak urbanizazio obrak bisitatu dituzte

 Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak eta Leioako alkate Eneko Arruabarrenak Leioandi bisitatu dute gaur. Babestutako 405 etxebizitzaren eraikuntza sustatuko du Eusko Jaurlaritzak sektore horretan.

 Leioandiko urbanizazio eta eraikuntza obrak 2010eko abenduan hasi ziren. Urbanizazioan 3,2 milioi euro inbertituko dira.

 Bi fasetan garatuko da 38. bizitegirako sektorea:

  • - A fasea: Fase honetan daude bilduta sustapen publikoko BOEn multzoa hartuko duen sektorea urbanizatzeko obrak. Eusko Jaurlaritzak eta Leioako Udalak izenpetutako hitzarmenaren arabera, Etxebizitza Saila ari da, une honetan, Elexalde hiribidea eta Unibertsitaterako tranbiaren plataforma hartzen duten obra horiek gauzatzen.
  • - B fasea: fase honek biltzen ditu sustapen pribatuko etxebizitza libreak hartuko dituen eremua urbanizatzeko obrak. Beranduago gauzatuko dira, higiezinen egungo egoeraren arabera.

 Etxebizitza Sailak, Visesaren bitartez, babestutako 405 etxebizitza sustatuko ditu, honela banatuta:

IX blokea: alokatzeko 101 etxebizitza sozial.

X. blokea : araubide orokorreko babes ofizialeko 100 etxebizitza.

XI. blokea: araubide orokorreko babes ofizialeko 108 etxebizitza.

XII. blokea: araubide orokorreko babes ofizialeko 96 etxebizitza.

 Eraikitze-lanak urte amaieran hasiko dira eta 2013ko amaierarako amaituta egongo direla aurreikusita dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)